Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehiztari eta arrantzale franko dago, baina Bennettek nahiago izaten du basoan oinez ibili, eskalatu edo mendian zehar eskiatu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.
Baina berak argi utzi du egin dizkioten elkarrizketa guztietan meritua biona dela, hots, gidaririk gabe ezin duela eskiatu. Berria - Kirola 2006-03-29
Ez dut uste berriro eskiatuko duenik. Berria - Kirola 2006-05-06
Ivica Kostelic kroaziarrak, munduko txapelduna eslalomean, ez du gehiago eskiatuko aurtengo sasoian. Berria - Kirola 2004-01-29
Harekin lasai ederrean eskiatzen, denbora pasatu omen zitzaion, eta kasernara itzultzea ahaztu. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 131. orr.
-Zangoa hautsi, atzo, eskiatzen ari zelarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.
Eski-irakasle batek bezala daki eskiatzen! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.
Eta eskiatzen ere zoragarri daki! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.
Oinetako bat ere ezin dut hanketan sartu, eskiatzeko botak salbu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.
Erzurum ia bi mila metroko altueran dago, eta elurrez bete-beterik ageri dira inguruko mendi soil eta garaiak, eskiatzeko pistak ere badituztenak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.
Lanaren truke zigilu ofizialeko beroki, eskiatzeko galtza eta eskularruak jasoko dituzte. Berria - Harian 2006-02-09
Badago beste ezberdintasun garrantzitsu bat: Tombak eskiatzeko berezko dohaina zuen. Berria - Kirola 2006-01-14
Gazteriari dagokion guztia Udalaren esku dagoela dio: eskiatzera joateko ateraldiak, antzerki kurtsoak eta abar. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Oso ongi eskiatzen zuen, estilorik gabe omen, baina sekulako ausardiaz eta gehiegi nekatu gabe. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.
eskiatzen ari zela (3); eskiatzera joateko (4); ongi eskiatzen (3)