Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eski 1 iz xafla lau eta estua, elur gainean irristatzeko erabiltzen dena; eskiak erabiliz elur gainean irristan ibiltzean datzan kirola.

Elur pixka bat bota bezain laster, larunbat arratsaldean Clavièresera abiatzen zen, eskiak bizkarrean hartuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Pista baten goialdean zeuden: eskiak ondo paralelo, beren buruak pikoa zirudien maldan behera botatzeko prest.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Ikasturteak gainditzea zitzaion axola, eta igandean eskien gainean edo haitzetan gaindi ibiltzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Banderatxo batean eskiak gurutzatu eta lurrera jausi zen arte.  Berria - Kirola   2006-02-26

Nire eskien kantoek ez diote ondo heltzen elurrari jiratzerakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Ze pena eskiko denboraldia bukatzeko egotea, ezta?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Eskia egiten ari dela entzun dut.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.

Aste buru luzea baliatuz, Andoain eta Altsasuar Unai Otamendi eta Joxean Azkue ostiral goizean ateraiak ziren Anayet mendira eskiz igaiteko.  Herria   2005-12-22

Gaur egungo eskiak plastikoz egindako artelanak dira: arinak, bizkorrak eta ederrak dira.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Halako gainestaldurak eskien irristakortasuna eta abiadura areagotzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Futbolean, golfean, tenisean, motokrosean, eskian eta squashean lehiatu zen gidatzen jarri aurretik.  Berria - Kirola   2004-10-29

Argazkian, bere semea, mendiko soldadu jantzian eta bi eskiri zutik eusten ziela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Gure etxetik alde eginez geroztik ez zuen berriz oinetan eskirik jarri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 109. orr.

2 (izenonodo eta izenlagunekin)

Eski artistikoa, izotz hockeya, patinaje artistikoa.  Berria - Harian   2006-02-09

Akrobaziak eta eski alpinoa uztartzen ditu eski artistikoak, eta esparru horretan Euskal Herriak badu zer erranik.  Berria - Kirola   2006-03-09

Alde batera utzi behar dira egurrezko 20 xafla elkarri itsatsiz egindako eski ez-elastikoak.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Aitak eski zaharrak eta lokarri herdoilduak eramanarazten zizkiolako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.

Izotza ez da laua, izotz gaina oso okerra da hegazkinentzat ere, eskidun abioiak ere ezin izango du lurreratu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Ardatz" itxurako eski-galtza haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Eski-bota zurrun eta pisu haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.

Hurrengo egunean, eliza bateko kanpandorre bat konpontzen ari zen langile batek eski-ohol bat topatu zuen teilatu gainean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Metroak, hiriko trafikoa arintzeaz gainera, ia eski-pistetan utziko omen du jendea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

Izabako Udaleko Larra Taldeak salatu du Erronkariko eski eskolako arduradunek Larran egin nahi duten eski estazioari buruzko eztabaida egin dutela haurrentzako eski kanpainan parte hartzen duten neska-mutilen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Nagusiotako batzuk, nagusietan nagusienak, Suizan daude bilduta egunotan, Davos izeneko eski-lekuan, Alpeetako gailur batean, zeruan gora, munduaren gainean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.

Candanchungo eski estazioan (Espainia), Gasteizko bizilagun bat hil zen atzo, Ana Isabel Gea, eskiatzen ari zela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Negua, eskiatzeko, baina ez eski gune antolatu jendartetsuetan, destaina lakonikoz egiten baitzien muzin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Bidaiaren bigarren zatia eski zeharkaldi bat izango da Bide Erreala deituriko inguruetan.  Berria - Kultura   2004-02-10

Hor egiten dira elurrean munduko eskia xapelketak.  Herria   2003-11-27

Nazioarteko Eski Federazioak (FIS) bost eguneko zigorra ezarri die hamabi eskiatzaileri.  Berria - Kirola   2006-02-11

Munduko eski txapelduna.  Berria - Kirola   2004-03-14

Beste domina bat, bosgarrena, lortu zuen Lizarrako Eski Taldeak.  Berria - Kirola   2006-03-09

Candanchú-ko elur eta eski enpresa batean, lanpostu zoragarrixa eskaini ei deutsoe aitteri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Taldekako eski jauzietan irabazitako urrezko domina.  Berria - Kirola   2006-02-21

Eski jauzietan, banakakoa (emakumezkoetan).  Berria - Kirola   2006-02-12

Ildo beretik, eski-jauzilaria airean erabat desegin zela esaten duenik ere bada oraino.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 33. orr.

Gustatzeagatik, urtezahar eguneko ajea pasatzen laguntzen diguten Garmish-Partenkirchen-go eski salto txapelketan jauzilari euskaldunak ikustea ere gustatuko litzaiguke.  Berria - Kultura   2004-09-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iraupen eskia: Taldekako esprinta (emakumezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

Eski jauzietan, banakakoa (emakumezkoetan); iraupen eskian, 15 eta 30 kilometroko jazarpen proban (gizonezkoak eta emakumezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus