Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desioa sedukzioan azaleratzen dugu, maitasunezko musu samurretan, iraulkatze grinatsuetan, laztan hezeetan, plazeren sinfonian, elkarrekin botatzen dugun izerdian, eskertze ekintzetan, oroitzapenetan eta izandako amodioetan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Horrek bultzatu zuen, etxeratu ostean eta gomuta garaian, eskertze ohar batzuk idaztera, neskak izandako portaera onagatik eta bere jarrera pertsonala barkatzeko eskatuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 229. orr.
· Etxera igo nintzenean, porruz eta zerbaz beteriko poltsa bat prestaturik zeukan amak, maistrari eraman niezaion, eskaintzen zidan laguntza nolabait eskertze aldera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.