Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Albistea entzutean, asko poztu zen San Frantzisko eta, Jainkoa goretsiz eta eskertuz, aurpegi alaiz anaiei mintzatu eta esan zien: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.
-Bihotz bihotzetik milesker! -eskertu zuen Mikelek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 112. orr.
Zenbaitetan, ordea, eskertzen ditu betiko ahots eta aharrak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.
Buru mugimendu batez eskertu nuen morroiaren arreta. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.
Txirene irratian eskertzen ditugu zuen deiak, entzuleok! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.
Ura eskertuko luke azafranak, eztiak eta ardoak, irabazi gehien dutenak direlako, eta idor eta lehorteak kalte gehien egingo lieketelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Kafe bat eskertuko zenuke, bai eta hemen ematen dizuten likido uherra ere, baldin eta beroa balitz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 28. orr.
Esan behar izan diot gaur gauean agertu zarela nire amets batean eta esan didazula eskertuko zenukeela diruak obra on baterako emango balitu, kanpai berria erosteko baino. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 223. orr.
Egun luze hauetako eguzki ordu nasaien bero sapatsuen artean, estimatuko zuen eta eskertuko euri xarraxtada ahultxoren bat ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
Horrenbestez, Elsbethi ohar labur bat idazten hasi nintzen, egunerokoaren oparia eskertzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Zezakeen guztia ematea zuen, bada, Mathilderen babesa eskertzeko modu bakarra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.
Bular oparoagoak eskertuko zituela pasatu zitzaion burutik, benetan pentsatzeko denborarik gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.
Eskertzen dira beste bi beso, gure biak gutxiegi direnean. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 46. orr.
Eskertua zagok aurretik, baina gerta zitekek heu hiltzea, eta ez ni! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.
Gauza bat egiten soilik ez dakiket: egin didazun dohaina eskertzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.
Bisitariek, eseri eta, eskertu egin zuten Irisarriren eskaintza, gose eta egarri baitziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.
Mulvihillek esan zuen taberna eta jatetxeetako langileen osasunak eskertuko duela lan-tokietan tabakoa erretzea galaraztea. Berria - Gaiak 2004-03-30
Eskertu beharrik ez zegoela erantzun nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Gose grebalariek bertako eragile askok emandako babesa eskertu dute espetxetik zabaldu berri duten hirugarren gutunean. Berria - Mundua 2004-05-14
IRAko kideei borroka armatua bertan behera utzi eta bide politikoari bakarrik eustea eskertu zien erakundeak. Berria - Mundua 2006-01-03
-Eskertzen dizuet, bihotzez eskertzen dizuet eskatu didazuen hori. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.
Eskertu egiten dizut, esan zuen, zure erantzukizuna inplizituki onartu izana, egoera penagarria saihestu duzu horrela, penagarria izan zatekeen ukatzen edo egin duzuna zuritzen saiatu izan bazina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.
Beti eskertuko diot horrela jokatu izana. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.
Eskertzen diat nitaz despeditzera etorri izana. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.
Eskertu nion xehetasunik jakin nahi eza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.
Eta, ai, nola eskertu nion amari egun haietan ene ondoan egon izana! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.
Umbertok alde egin zuenean, oharturik ez niola eskertu nigatik egiten ari zen guztia, neure burua madarikatu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 268. orr.
-Eskertzen dizut zintzotasuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 202. orr.
Ahalegina eskertzen nion, baina zurruta hobesten nuen nahigabeen ahanzgarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Haren eskolak metodikoak ziren oso, eta horixe eskertzen diot nik gehien: inurri lanean irakatsi izana. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 49. orr.
Asko eskertzen dizudan ekintza da hori. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.
Ez ahantzi Rakelek horren maite dituen salako landareak ureztatzeaz, eskertuko dizu eta. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 115. orr.
IRAko kideei borroka armatua bertan behera utzi eta bide politikoari bakarrik eustea eskertu zien erakundeak. Berria - Mundua 2006-01-03
Eztarriak ere eskertu egin zion isurkiaren berotasuna, eguraldiaren hezetasunari aurre egiteko behintzat balioko zion eta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 51. orr.
Jauregiaren erantzukizuna ene esku utzi zuen, eta eskatu eta eskertuko nioke, baldin berorrek ere eneganako tratua errespetatuko balu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 50. orr.
Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Ximurrak eta Josefinak, beren betaurreko beltzen gibeletik, automatek bezala erantzun zieten gure konplimenduei, eskerturik baino areago dena lehenbailehen bukatzeko gogoa duenaren trazan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Alabari eskertu beharko, ez baitzuen inoiz ekarri, gu bertan ginela ez bederen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 86. orr.
Bakarrik geratu zelarik, pentsatzen jardun zuen nola eskertu bisitariari hain eskuzabaltasun mugarik gabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.
Etxera igo nintzenean, porruz eta zerbaz beteriko poltsa bat prestaturik zeukan amak, maistrari eraman niezaion, eskaintzen zidan laguntza nolabait eskertze aldera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Niri dagokit eskertzea, eta ez zuri damutzea edo nahigabetzea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 98. orr.
Galardoia eskertzeko hitzaldian immigrazioaren arazoaren inguruan aritu zen Annan, eta Europako herriei kanpotik datozenei ateak irekitzeko deia egin zien. Berria - Mundua 2004-01-30
Umeak gintuan, eta lagunak ere bai: bizitzaren opari bikaina duk hori, patuari eskertzeko modukoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.
Gobernuari akordio bat lortzeko egin duen eginahala «eskertu» dio. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Asko eskertzen diogu Gotzon Garate maisuari, halako sortak bildu zizkigunari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.
Hurtadok asko eskertu zion sinpatia hori, eta ikasle zaharraren adiskide egin zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Adio, adiskide ona; anitz eskertzen dizut, eta hitz ematen dizut ez ditudala sekula ahantziko zuk nigana izan dituzun ontasunak oro. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 360. orr.
Benetan eskertzen zidala agurtu izana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 306. orr.
Zer edo zer ikusi edo aditu baduzu, edota adituko bazenu, biziki eskertuko nizuke jakinaren gainean jartzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.
Oroit ezazu bada Saint-Rochen eskean ari zen egun hura, eta ikuskari haren berri eman izana biziki eskertu zenidanekoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.
Erreginaren antzera, menpekoak sarreran bildurik aurkitu, goitik begiratu, beraien artera abiatu, beren gorazarreak isilik eskertu eta, beren debozio eta ahopez jartzeak onartu ondoren [...] behera jaitsi zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 83. orr.
Oparo eskertuko nikek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 113. orr.
"Frantziskotar Iturrien" euskarapenerako emandako diru-laguntzagatik gogoz eskertzen dugu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 6. orr.
Eskertu nion gogotik, herabe xamar baina pozik, afera hura nabarmenkeriaz hartu ez izana; zera esan zidan sinpleki: hire txanda duk! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
Nik bihotzez eskertu nion eskaintza, zeren urrun baino urrunago bainengoen ni orduan atrizionezko edo kontrizionezko damutik, jaun André...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.
Pentsa ezak amak bihotzez eskertuko liakeela oroi-ekintza xume horretan parte hartzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 224. orr.
Baina bihotz-bihotzez eskertuko nizuke Mr Bunburyri eskatuko bazenio, nire partetik, ez dadila, mesedez, larunbatean ostera gaizkitu, zure eskuetan utzi baitut nire musika-saioa nire ordez prestatzeko ardura. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.
Ironiaz eskertu genien begiramena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.
Zurea arras baliotsua zait, eta ez dakit nola eskertu nigatik egiten duzun guztia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.
Garai batean izugarri eskertuko zuen hori ere bertsozaleak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.
Behin eta berriz eskertu nion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.
Eta damak behin eta berriro eskertu, eta aitaren batean hasiko dira solasean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 33. orr.
Santuak sendatzeko grazia eman zionean, Federicok, behar bezala eskertu beharrean, lau birao egotziz eskertu zion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.
Eskertzekoa zen inguru-mingururik gabe solastu ahal izatea, ahotik ahora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.
Eskertzekoa duk lagunez gogoratzea! agurtu zuten picket-ekoek eskuan kartoizko kutxa zapala zekarren gaztea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 250. orr.
Eskerrik asko deitzeagatik, Amaia, halako deiak eskertzekoak dira, zelan ez. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.
Soniaren desio eta asmo onak eskertzekoak baziren ere, Sarak garbi ikusten zuen bere bakardade hura bakarrik ibili beharrekoa zela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 92. orr.
Gainera, hire jarrera eskertzekoa dun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 161. orr.
Eskertzekoa da horrelako gizon garbiaren adiskidantza doakoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.
Lan bikaina eta eskertzekoa egin izan dute, benetan! Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 139. orr.
Oparitxo bat da, berak xendratutako preso eskerturen batek emana. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 49. orr.
ahalegina eskertu (8); asko eskertu (8); aukera eskertu (4); ausardia eskertu (3); babesa eskertu (20); babesa eskertu zuen (9); baina eskertu (6); baina eskertu egin (3); batekin eskertu (4); batez eskertu (10); behar bezala eskertu (3); benetan eskertu (4); bereziki eskertu (6); bereziki eskertu nahi (3); berriro eskertu (3); berriz eskertu (3); beti eskertu (3); bezala eskertu (3); bihotzez eskertu (14); biziki eskertu (20); biziki eskertu du (3); biziki eskertu zuten (5); denak eskertu (4); ditu eskertu (3); dituzte eskertu (4); egindako lana eskertu (8); eginiko lana eskertu (6); elkartasuna eskertu (9); eman izana eskertu (3); emandako babesa eskertu (3); ere eskertu (15); ere eskertu behar (3); eskertu behar (42); eskertu behar ditugu (7); eskertu behar ditut (3); eskertu behar zaio (6); eskertu beharko (8); eskertu beharrean (3); eskertu beharrekoa (3); eskertu die (3); eskertu dio (10); eskertu diot (4); eskertu diote (3); eskertu diozu (5); eskertu ditu (31); eskertu dituzte (12); eskertu dituzte han (3); eskertu du (25); eskertu dugu (3); eskertu dute (13); eskertu egin (68); eskertu egin behar (5); eskertu egin beharko (3); eskertu egin nahi (3); eskertu egin nion (6); eskertu egin nuen (3); eskertu egin zion (6); eskertu egin zituen (3); eskertu egin zuen (19); eskertu egin zuten (4); eskertu egingo (4); eskertu egiten (22); eskertu egiten da (3); eskertu egiten diot (3); eskertu egiten dizut (4); eskertu egiten dute (3); eskertu ere (10); eskertu eta (26); eskertu izan (3); eskertu nahi (53); eskertu nahi diet (3); eskertu nahi ditu (6); eskertu nahi dugu (5); eskertu nahi dute (3); eskertu nahi izan (15); eskertu nahian (4); eskertu nion (33); eskertu nuen (6); eskertu ondoren (3); eskertu ostean (3); eskertu zidan (8); eskertu zien (12); eskertu zieten (3); eskertu zion (32); eskertu zioten (6); eskertu zituen (19); eskertu zituzten (5); eskertu zizkion (5); eskertu zuen (102); eskertu zuen atzo (5); eskertu zuen eta (5); eskertu zuten (28); eta berriz eskertu (3); eta biziki eskertu (3); eta eskertu (38); eta eskertu egin (12); eta eskertu nahi (3); eta eskertu zuen (4); ez eskertu (3); gogotik eskertu (3); hartzea eskertu (4); hemen eskertu (4); hori eskertu (3); izana eskertu (22); izana eskertu behar (3); izana eskertu nahi (3); izana eskertu zion (6); izatea eskertu (4); jarrera eskertu (6); jasotako babesa eskertu (5); jasotako elkartasuna eskertu (3); konfiantza eskertu (3); laguntza eskertu (19); laguntza eskertu nahi (3); laguntza eskertu zuen (10); laguntza eskertu zuten (3); lana eskertu (27); lana eskertu nahi (5); lana eskertu zion (3); lana eskertu zuen (7); nahi dituzte eskertu (3); nik eskertu (4); nola eskertu (10); ohoratu eta eskertu (3); oparia eskertu (4); sostengua eskertu (6); sostengua eskertu zuen (4); zer eskertu (4)
aski eskertuko (3); asko eskertuko (5); asko eskertuko du (4); baina eskertuko (3); bat eskertuko (3); behar bezala eskertuko (3); benetan eskertuko (5); beti eskertuko (12); beti eskertuko diot (6); bezala eskertuko (3); bihotz bihotzez eskertuko (3); bihotzez eskertuko (5); biziki eskertuko (11); biziki eskertuko nizuke (3); denak eskertuak (3); denak eskertuak izan (3); egitea eskertuko (3); ere eskertuko (5); eskertua izan (7); eskertua izan da (4); eskertuak izan (13); eskertuak izan dira (5); eskertuak izan ditela (4); eskertuko diot (8); eskertuko diot horrela (4); eskertuko dizu (5); eskertuko dizut (8); eskertuko du (11); eskertuko dute (9); eskertuko genizuke (4); eskertuko genuke (6); eskertuko luke (9); eskertuko lukete (4); eskertuko nikek (4); eskertuko nizueke (5); eskertuko nizuke (24); eskertuko nuke (3); eskertuko zuen (3); eskertuta gaude (3); eta eskertuko (9); eta eskertuko nizuke (3); eta eskertuz (4); goretsiz eta eskertuz (3); hori beti eskertuko (3); nola eskertuko (5); oso eskerturik (3); oso eskertuta (3); zinez eskertuko (3)
aintzinetik eskertzen (5); antolatzaileek eskertzen (7); antolatzaileek eskertzen dituzte (7); asko eskertzen (28); asko eskertzen da (5); asko eskertzen diot (3); asko eskertzen du (4); aukera eskertzen (3); baina eskertzekoa (3); baina eskertzen (3); benetan eskertzekoa (3); benetan eskertzen (12); benetan eskertzen dizut (5); berriz ere eskertzen (3); bihotz bihotzez eskertzen (5); bihotzetik eskertzen (5); bihotzez eskertzen (17); bihotzez eskertzen dizut (6); biziki eskertzen (24); biziki eskertzen du (3); biziki eskertzen dute (3); denak eskertzen (4); denak eskertzen dituzte (3); elkartasuna eskertzeko (3); ere eskertzen (8); erosle guziak eskertzen (3); eskertzeko asmoz (5); eskertzeko eta (4); eskertzeko modukoa (4); eskertzekoa da (78); eskertzekoa da benetan (3); eskertzekoa da elkarri (3); eskertzekoa da hori (8); eskertzekoa dela (4); eskertzekoa duk (4); eskertzekoa izan (5); eskertzekoa zela (3); eskertzekoa zen (10); eskertzekoak dira (8); eskertzen ahal (3); eskertzen al (4); eskertzen da (21); eskertzen dela (3); eskertzen den (3); eskertzen diat (9); eskertzen diet (6); eskertzen dio (3); eskertzen diodala (3); eskertzen diogu (4); eskertzen diot (24); eskertzen dira (4); eskertzen ditu (36); eskertzen dituela (5); eskertzen ditugu (11); eskertzen ditugu parte (3); eskertzen ditut (5); eskertzen dituzte (24); eskertzen dituzte aintzinetik (4); eskertzen dizu (3); eskertzen dizudan (5); eskertzen dizuet (14); eskertzen dizut (43); eskertzen du (19); eskertzen duela (4); eskertzen dugu (22); eskertzen dut (12); eskertzen dute (12); eskertzen duten (4); eskertzen gaituzte (3); eskertzen nion (4); eskertzen zaituzte (3); eskertzen zion (5); eskertzen zuen (8); eskertzen zutela (4); eta asko eskertzen (6); eta bihotzez eskertzen (3); eta biziki eskertzen (3); eta eskertzekoa (23); eta eskertzekoa da (19); eta eskertzen (22); eta eskertzen da (4); eta eskertzen dugu (3); eta hori eskertzekoa (7); familiak eskertzen (4); familiak eskertzen ditu (4); guziak eskertzeko (3); guziak eskertzen (14); guziak eskertzen ditu (4); guziak eskertzen dituzte (6); hori asko eskertzen (3); hori eskertzeko (3); hori eskertzekoa (9); hori eskertzekoa da (5); hori eskertzen (8); hori oso eskertzekoa (3); horregatik eskertzen (3); horrela eskertzen (3); izana eskertzeko (3); izugarri eskertzen (9); laguntza eskertzeko (3); laguntza eskertzen (4); lana eskertzeko (3); lana eskertzen (3); nik eskertzen (3); nola eskertzen (4); oso eskertzekoa (4); oso eskertzekoa da (3); zenbat eskertzen (6); zinez eskertzen (3)