Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskergarri iz eskertzekoa, eskerra merezi duena.

Laguntzaile eskergarriak!  Herria   2004-07-22

Lan eskergarria egin zuen Nazabalekin batera.  Berria - Kirola   2004-08-18

Alde banatako zumarrek itzal eskergarria eskaintzen diete ibiltariei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.

Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak.  Berria - Kultura   2004-07-30

Hizlariak, ordea, berean segitzen zuen, dotore eta zorroztasun eskergarri batez, alde egiten zutenekiko ardurarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 205. orr.

Ez da literaturaren funtzio bakarra irakurlearen jakin-mina piztea» gaineratu du Xabier Mendiguren Elizegi editoreak, «baina nobelak idazteko modu eskergarria bada behintzat».  Berria - Kultura   2006-03-24

Depresioa haustura bat zen, bere latzean bake une eskergarria, agian maitatuak sentitzen ginen momentu bakarra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Lehenbiziko, eskergarria da bion gogorapena, erromantizismoak pluralean eta diferenteak daudela: ebidentzia bat, baina, ebidentzia asko bezala, gehienetan ahaztu egiten dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.

Eskergarria izan zen bulegari mari-ozpin ohiak bere izenez deitu -"Ekiza jauna"- eta handik eramatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Oso eskergarria eta meritu handikoa iruditzen zaio La Fundicion aretoak egiten duen lana.  Berria - Kultura   2004-02-06

Orain, eskergarria gertatuko zitzaidan Kristinaren farmazia partikularra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso eskergarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus