Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zuk helbideak jar ditzakezu azaletan! -esan zion Lockhartek Harryri, mesede eskergaitza egingo balio bezala-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.
Bere bulegoko leihoan egiten du egun osoa, dontsuren bat konspirazioren bat amarauntzen noiz harrapatuko, eta zinez diot inork ez bezala betetzen duela lan eskerga eta eskergaitz hori. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.
Zer egotziko diot nik gure Zuzendari txit agurgarriari, bere lan desatsegina eta eskergaitza, zeina inork gutxik ulertzen baitu, betetzen eta ondo betetzen ari baita? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
Ulertu dut hau, Jauna, eta eskerrak zuri; ikasi dut, aitortzen dizut, ene Jauna; eta ikasi du nirekin eta onesten zaitu zinezko egiari eskergaitz ez zaionak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.