Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dama eskergabe horrengan galduak nituen abantailak nola berreskuratu ametsari emana betetzen dut neure aisia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.
Zergatik demonio egon behar ote dute oheek ondo aireztatuta, ikusita umeek holako presa eskergabez utzi zituztela abandonatuta? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 199. orr.
Joskera mota batzuk ere itzultzailearen borroka eskergabearen lekuko dira. Berria - Kultura 2004-12-11
Egiazki, baldin ez badidazu zeure bizitza osoan esker ona erakusten, orduan zinez eskergabea zara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.
Bere ergelkeriagatik opariak ordaintzen ez dakiena, ez da eskergabea eta, are gutiago, bere opariengatik emagalduaren lizuntasunaren zerbitzura makurtzen ez dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 507. orr.
Arras eskergabea nintzateke, ez banu bizitza osoan auhendatuko nigana hainbertze ontasun izan dituen eta bere fidantzia osoaz ohoratu izan nauen nagusia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.
O lurbira guztiko andererik ederrena eta eskergabeena! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.
-Ekar nigana eskergabe horiek! Beren gogoz nahi ez badute, neronek belaunikaraziko ditut ene aitzinean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.
Orain gutxi zenionetik antz-eman dizut maite-minak direla zure minak, zure aieneka horietan aipatu duzun eskergabe eder harenganako maite-mina alegia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.
Etsaigoak ez gaitu bultzatuko gaitzari gaitzaz erantzutera, neurrigabeko tristezia sakonak ez gaitu itoko, ondasunak banatzerakoan ez dugu eskergabe jokatuko, zurrumurru maltzurrek ez dute gure kontzientzia zintzoa larrituko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Haren onuren oroitzapena sagaratzen dugu eta gogoangarri bihurtzen egun berezietako ospakizunetan, denboraren joanean eskergabeko ahanzmenduan eror ez gaitezen. · Isabelek oparitutako Jarabe de Paloren elastikoa, eskergabeko hori!, futbolean irabazitako kopa eta gutun parea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.
Mundua eskergabekoz beteta dago, lagun, sinets iezadazu -egoeraren mende eskua lepotik kendu eta pauso bat atzera eman zuen Maizak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.
eskergabe horrek (3)