Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromako hiri eskerga hartako luxu harrigarriak zentzuen plazerren ideia haizatu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.
Barren-barrenean, lehen Deabruaren Burezurra zegoen lekuan, barrunbe eskerga bat zegoen orain, eliza baten kupularen antzekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.
Stalingrado zulo beltza zen, zulo eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea, baina erretagoardian, hala ere, musika entzuten zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
Festa haietan jauregia argitu egiten zen, su hartzen zuela ematen zuen, areto eskergetan sute bat gertatu balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
Ezkerretara jo du, haritz ilunezko ate eskerga zabalduz, eta saloi-jangela moduan erabiltzen diren erreserbatuetako batera iritsi da. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.
Leiho eskergak bildurik daude, errezel grisak erdi itxita. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Paret horailak eta ispilu eskerga. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.
Erdian hazitako bi ezki eskergak itzalpean zeukaten patioaren alderdi bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.
Izben atzean gari-meta eskergak ikusten ziren leku askotan, ilaran jarriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Iluntzen ari zuen eta, handik oso urrun, belatxinga saldo eskerga bat hara-hona zebilen doi-doi ikusten ziren adaburuen gainetik, gaua igarotzeko leku bila. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.
Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Ikatz zakuen antza zuten, eta gurdiaren ardatzak okertzen zituzten beren zama eskergaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Egun sargori baten ondoren, arbel koloreko ekaitz eskerga batek ezkutatua zuen zerua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Une hartan ordea gure gainetik zegoen, horma altu, beltz, eskerga bihurtuta. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.
Lantegian zuten eginbehar eskerga zela eta, Liviak ezin izan zuen oporrik hartu eta udazkenerako utzi behar izan zituen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 11. orr.
Euskal Herrian bertan egunero-egunero gatazkaren konponbidearen alde eta herrigintzan lanean isilik ari direnen lan eskerga ere. Herria 2003-10-02
Gasteizen egin dena oso handia da, eta alor askotan egindako lan eskergaren ondorioa da. Berria - Harian 2006-04-27
Tanto gogor asko egon ziren, lau pilotariek lan eskerga egin zuten eta bukatzeko iskanbila eduki zuen. Berria - Kirola 2006-01-31
Jedediah Buxtonen kalkulu eskergek etengabe egiten zuten aurrera beren martxa finko eta desbideraezinean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.
Limosnak eta gurasokeriak batzuen negozio eskerga areagotuko duten arren, ez dute behartsuen arazoa konponduko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.
Elementu hauen konbinazioak, denbora mugagabearekin batera, antizipazio ahalmen oro gainditzen dute eta bere emankortasun eskerga esplikatzen, mundu posibleak, kopuruz eta tamainaz ere infinituak izan daitezkeenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.
Eskuinaldean, xehatzeko mahai izugarri batek euskarri hartzen zuen murruan; haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea, elemenia aleka ugalarazteko, zehatz-mehatz arakatzea haien anatomia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Ume autista askok bezala, kontzentrazio ahalmen eskerga garatu zuen laster. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Gaixotasun bitxi eta inoiz kantzeroso horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.
Behere hartan, berriz, nekez ikusteko moduan, "La Gallarda"ko atari arkudun eskerga zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Harrizko kaiola astun eskerga hura. berak ez beste inork ezagutzen zuen basorako bidean aurkitzen zen putzu usaintsu ezkutu hura, zeina, euri-jasen ostean eta berauen ondorioz, inon diren nenufare eskerga eta zoragarrienez betetzen baitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.
Ibaia ere eskerga iruditzen zaio inoiz handiagorik ikusi ez duenari. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.
Otsoak ez zuen hain eskergatzat jo. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.
Arlo guztietan bakoitzak handien ikusi dituenak eskergatzat ohi dauzka. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.
Han zegoen bera, eskerga, so eginez nola sartzen zuten zaku zaharrez bildutako zer bat, uztarri-bilurrez amarratua luzera guztian, hiljantzi modura. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.
egindako lan eskerga (4); egindako lan eskergaren (4); eginiko lan eskerga (6); eskerga bat (26); eskerga baten (7); eskerga egin (35); eskerga egin behar (7); eskerga egin beharko (6); eskerga egin du (4); eskerga egin zuen (6); eskerga egin zuten (4); eskerga egiteko (3); eskerga eskatzen (4); eskerga eta (12); eskerga haien (3); eskerga hark (3); eskerga hartan (3); eskerga horretan (3); eskerga izango (4); eskergak eta (3); eta lan eskerga (4); lan eskerga (82); lan eskerga egin (35); lan eskerga eskatzen (4); lan eskerga eta (5); lan eskerga izango (4); lan eskergagatik (3); lan eskergak (3); lan eskergaren (10); lan eskergaren emaitza (3); lan eskergari (3); puska eskerga (3)