Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kotoizko izara horixkak eta bi burko ikusi zituenean emakumearen logelan, arin-arin lehortu behar izan zituen begiak, ikus ez zitezen gizon baten malko eskerdunak, lehenbiziko aldia baitzuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.
Aurreko gauean egin zuen aitortzaz oroitzeak min handia ematen zion; aferaren xehetasun zentzugabeenak ere aterarazi zizkion apaizak, eta hainbesteraino handitu zion azkenerako bekatua, ezen ia eskerdun ere bai baitzegoen konponbiderako zirrikitu baten aukera eman zitzaionean.Gizaki libreak bakarrik dira elkarrentzat, zinez, eskerdun. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.
Gizaki libreak bakarrik dira, egiazki, eskerdun elkarrekiko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 505. orr.
Hainbat emakumek galaitasun nabarmenago bat nahi luke harengandik; eta aitor dut eskerdun baino eskerdunago natzaiola zeren jakitate handiz hain ontsa jujatu bainau, non ez bainau haiekin nahasi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.