Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errealitatea eskematizatuz eta horrenbestez sinplifikatuz, [...]. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.
Karta horren bertze eskematizatua den kopia bat egin dut irakurleak bidaiaren urrats nagusiak segi ditzan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 51. orr.
Naturala da "litekeena" kontzeptua "maiztasun handikoa" bezala ulertzea, eta uste izatea hizkuntzalariak gramatikalaren eta ez-gramatikalaren artean egiten duen bereizkuntza zorrotzaren zergatia, hizkuntzaren "errealitateak" erakusten duen konplexutasuna gehiegizkoa izanik, eredu eskematu batekin konformatu beharrean datzala, "zero maiztasuna, eta maiztasun erabat txiki guztiak ezinezko-rekin" ordezkatuz, "eta maiztasun handiak litekeena-rekin." Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.