Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziako Iraultza ostean garatu diren Historiaren Filosofia indartsuetatik poliki-poliki askatzen joan da -gogora itzazue Hegel, Marx, Darwin-, nahiz eta horiek ere haien eskematismoekin jokatu zuten hastapenetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.
Agerpenei eta beren forma soilari dagokienez adimenaren eskematismoa giza arimaren sakonean dagoen antze ezkutu bat da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.
Juzgamenaren irakaspen transzendental honek bi atalburu barnebiltzen ditu: lehenak, adimenaren adigai hutsak erabili ahal izateko sentsuzko baldintzez jarduten du, h[au] d[a], adimen hutsaren eskematismoaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.
Heldutasunean, alabaina, eskematismo politiko hertsiago batez aritu izan da -Exkixu (1988), Putzu (1998)-, haren ekarpen guztietan sinbologia berriak eta estilo modernoak etengabe aurkitzen diren arren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Triangelu orokor baten kontzeptua... Txakurraren kontzeptua... Gure adimenaren eskematismo hau... giza arimaren barrenetan gordeta datzan artea da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 50. orr.