Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giltzurrun artifizial baten diagrama eskematikoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Irudi eskematiko eta geometrikoekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.
Karrusel handi baten egitura eskematikoak betetzen du eremu eszeniko ia osoa. Berria - Kultura 2004-03-18
Halako sinplifikazio eskematikoa dela medio, irudituko zaigu errealitatea desitxuratzen dela Eskema ez dela inola ere gauza absolutua da ideia horren ondorio garrantzitsuena: forma eskematikoek, hartara egokiturik, erabilera jakin batzuei erantzuten diete, baina aldatu egiten dira -eta desagertu batzuetan-, erabilera horiek aldatuz doazen neurrian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.
Marrazkiak, esaterako, xumeak dira, eskematikoak askotan.Neoliberalismoaren aurrean ez dugu proposamen eskematikorik egin nahi. Berria - Kultura 2004-12-08
Ikusmolde tradizional horren arabera, honela labur daiteke, modu eskematikoan, nazioarteko ekonomia osatuz joan den gertakari-katea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Metodo groteskoa baliatuz, giza bizitzaren oso koadro eskematiko eta pesimistak marrazten zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Aipamen berezia merezi dute dekoratu naturalista eskematikoak eta argiztapenak, oso baliabide ekonomikoekin lortzen baitute familia-etxea, taberna eta aitaren eta semearen etxeak irudikatzea. Berria - Kultura 2004-12-11
Oso modu eskematikoan bada ere, esan daiteke lehendik optikoki eta gero kimikoki tratatu den informazioaren hirugarren tratamendu maila bat osatzen duela sare guztiz trinko eta konplexu horrek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Nire eskultura eskematikoenek ere, figuratiboak izateari utzi gabe, gizakiaren arrastoari jarraitzea ahalbidetzen dute. Berria - Kultura 2004-01-24
Marrazkiak, esaterako, xumeak dira, eskematikoak askotan. Berria - Kultura 2004-12-08
Berpizkundeko perspektiba bere garaiko kultura- edo pentsamolde-joeraren emaitza gisa aurkezteko modu hau eskematikoegia da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Hasiera-hasieratik egia esan ez izanaz damu, listua irentsi eta Angelori gertatutakoa kontatu nion, ahalik eskematikoen, baina inportanteenak zehatz adierazita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 258. orr.