Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudia eta eskema. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.
Oroitzapenaren tresna den neurrian, "ekonomikoa" da eskema, irudikatzen duena baino bakunagoa izan behar baitu, irakurtzen errazagoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.
Eskema fenomenoa besterik ez da, edo objektu baten sentsuzko adigaia kategoriarekin adostasunean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 94. orr.
Eskemak denboraren determinazioak besterik ez dira, a priori erregela batzuei jarraiki eginak, kategorien ordenaren arabera denboraren alderdi hauek adierazten dituzten erregelak, alegia: ilara, edukia, ordena, eta azkenik, multzoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 93. orr.
Lau eskema hauek -atribuzioa, artikulazioa, adieraztea eta deribazioa- ez dituzte adierazten gramatikari klasikoek benetan erabiliko dituzten kontzeptuak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.
Arrazoimenaren ideia sentimenaren eskema baten analogoa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.
Adimenaren ekintzak, ordea, indeterminatuak dira sentimenaren eskemarik gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.
Geometrak figuren beharra dauka matematikako erlazioen eskemak egiteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.
Subjektu/objektu eskema. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.
Mikel ohartu zen aldi oro eskema bera errepikatzen zela: frantses gizon zahar bat, hirurogei, hirurogeita hamar urtekoa, hogei bat urteko probintzia pobreetako filipindar neska batekin. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Eskema narras zirriborratu bat izan ezik, ez neukan besterik idatzirik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.
Hemen eskema orientagarri orokor bat bakarrik emango dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Edozein eduki mental, izan daitekeen berriena edo bihurriena izanik ere, eskema metriko erabilien barruan -5-5/8 eta 7/6 silabako egiturak dira une honetan horiek- egokitzeko gaitasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Diskoen gibeleko azaletan agertzen ziren dantzaren urratsen eskema sinplifikatuak segitzen zituzten, lerroz lerro. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 63. orr.
Gorputzeko odol-zirkulazioaren eskema teknikoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.
Errealitatearen eskema kontzeptual bat egiten dugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Pertsonaien buruaren atzean ipinitako argizko biribil edo aureolak haien santutasuna adierazten zuen (sinbolismo zaharrago batetik etorritako eskema ikonografikoa da, izatez, argi-koroatik, auratik, datorrena). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Giza primateok oso joera handia daukagu eskema bipolarrekin funtzionatzeko: zuria/beltza, ona/txarra, goian/behean, barruan/kanpoan, ederra/zatarra. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.
Forma eskematikoek, hartara egokiturik, erabilera jakin batzuei erantzuten diete, baina aldatu egiten dira [...] erabilera horiek aldatuz doazen neurrian, eta orobat aldatzen dira jakintza berriak sortu ahala, jakintza berri horiek desegoki bihurtzen baitituzte eskema zaharrak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.
Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.
Fededun guztientzako gutunaren bi idazkera ditugu gaur egun, eskema berekoak biak, nahiz eta bigarrena luze-zabalagoa izan lehenengoa baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 95. orr.
Zelanok hemen Frantziskoren haurtzaro eta gaztaroari buruz aurkezten duen koadro guztiz ilunak [...] ez die datu errealei erantzuten, baizik eta S. Agustinen eraginpean zeuden eta Erdi Aroan ohikoak ziren eskema hagiografikoei jarraitzen die. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Inork ez du aitortzen gerra honek ez duela ezeren antzik, ezerk ez duela horretan zentzurik, inolako eskemarik ez zaiola egokitzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.
Zeren, gerrako eskema batean, kontuan hartu behar baitira informazioak! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.
Lan akademiko baten ohiko eskemak oinarrizko hiru zati ditu: sarrera, garapena eta ondorioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 357. orr.
Descartesen filosofiaren printzipiook epistemologia modernoaren oinarrizko eskema finkatzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Pertzepziozko eskemen existentzian oinarritzen da ikuslearen pertzepzio-ahalmen hau. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.
Herriko jendeak, gizaera konkretuak nabarien diren lekukoak, alegia, giza eskema jenerikoak nahiago ditu, betiko arketipoak: artapuskak edo gaizto amorratuak, alderdi onak edo gaiztoak esajeratuz sortutako gizandi horiek, alegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Herri Kontratuak, PCD, Lurralde Eskemak, Garapen xedeak hurbilegitik ezagutzen genituen. Horixe formalizatu du, beste inolako teoriak baino hobeto, Gestalttheorie-k, forma zenbait elementuren arteko aldakuntzarik gabeko erlazio-eskema gisa definitzean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 87. orr.
Argudio zehatzak aterako diren "argudio-eskema formalak" dira "leku komun" horiek: Erretinako fluxuak, azkenik, berebiziko garrantzia du joera honentzat, zeren objektuaren beraren edo begiralearen mugimendu-aldaera bakoitzak transformazio-eskema (bakar) bat eragiten baitu erretinan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.
Ez da denboraz kanpoko forma izango, baizik eta denborazko sail askoren arteko elkarrekikotasun eskema. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.
Arkeologiak, beraz, ez du eredutzat hartzen ez aldiberekotasun eskema logiko hutsa, ezta gertaeren jarraitasun lineala ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.
antolaketa eskema (6); arteko eskema (5); baten eskema (7); bere eskema (3); beste eskema (4); bi mahaien eskema (3); da eskema (3); den eskema (4); duen eskema (3); erregulatzailearen eskema (3); eskema aldatu (3); eskema aldatzea (3); eskema bat (14); eskema batean (6); eskema baten (3); eskema bera (9); eskema bera erabiltzen (3); eskema da (4); eskema erabili (3); eskema eta (9); eskema ez (3); eskema gisa (4); eskema guztiak (6); eskema guztiz (3); eskema hau (5); eskema honek (4); eskema honen (3); eskema hori (12); eskema horrekin (4); eskema horren (4); eskema horretan (7); eskema horri (3); eskema politikoa (4); eskeman sartzen (3); eskemaren arabera (3); eskemen arabera (4); eta eskema (13); garapen eskema (3); gerraren eskema (3); honako eskema (3); lurralde antolaketa eskema (3); lurralde eskemak (3); mahaien eskema (5); oinarrizko eskema (5); orain arteko eskema (3); printzipio erregulatzailearen eskema (3)