Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskela iz norbaiten heriotzaren iragarkia, egunkarietan agertzen dena.

Eskelak garrantzitsuak dira Euskal Herrian eta gainontzekoetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.

Ez alferrik dira eskelak egunkarietako albisterik irakurrienak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Jendeak telefonoz deitzen dio elkarri, "ikusi al duzu halakoren eskela" dioen esaldiarekin hasita.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.

Orduan gogoratu du Jose Marik gizon horren eskela ikusi zuela, duela urtebete pasatxo, haren okindegiaren erakusleihoan itsatsirik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 93. orr.

Norberaren eskela egunkarian ikustea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Jugoslaviako presidente ohiaren eskela argitaratu zuten atzo Serbiako bi egunkarik.  Berria - Mundua   2006-03-15

Lehenbizikoa eskela preparatzea izango da: nolakoa nahi duzuen, zeinek agertu behar duen, argazkia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Ez dik egunkaririk irakurtzen, eta are gutiago eskelak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

Mahai azpitik egunkaria atera eta nire eskuetan utzi zuen, eskelen orrialdean zabalik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

Atzo, gure aitonak gordeta dituen argazki eta eskela batzuk ikusten egon ninduan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 108. orr.

Nire eskelak eta nire heriotzari buruzko albisteak biltzen zituzten egunkari ebakinak aurkitu nituen biharamunean Anbotoko buzoian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 151. orr.

Borreroa asko mintzen da kondenatuaren familiak eskelan bere izena jartzen ez duenean. Beheko partean dago, eskela handiagoen azpian erdi galdurik, lotsaz bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

Jende askok eskela orrietatik hasten du egunkaria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 109. orr.

Badakit non edukitzen dituen gordeta argazki, eskela eta periodiko zatiak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.

Gurpil zulatzeak zenbait autotan, eskela itxurako paperak salatarien izen-deiturekin, karabineroen zodiac gris berria desagertzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.

Heriotzaren errutina Aostako hil-eskela erraldoietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskelak eta (3); eta eskela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus