Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ama lapurra zen, eskekoa, herriko puta. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.
Lapur-jendeak zituan, eskekoak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 87. orr.
Egun batzuen buruan, anaia hura oraindik mundutik ekarritako arropekin jantzirik zegoela, eskeko bat etorri zen leku hartara, Frantzisko dohatsuari limosna eske. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 601. orr.
Eta, guztiarekin, eskekoak ziren munduan gehien maite zituen pertsonak, Lurra bete eskale desio zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.
Burua belaunetan tinkotua eta zurrunga batean ari zen lehen eskekoarengana hurreratu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.
Frantzisko dohatsua Rocca di Briziotik gertu dagoen anaien bizilekura predikatzera joan zen batean, predikua egin behar zuen egun berean, eskeko gaixo bat etorri zen berarengana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 662. orr.
Mota eta kolore guztietako erromesak dituzu: buruberoak, erdizoroak, eskeko profesionalak, sainduak eta lekaimeak, jende xehe eta arrunta, aberatsak, pobreak gehienak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 190. orr.
Berandu da eta apenas dabil jenderik: lo egiteko bazter erosoren baten bila dabilen eskekoa; azkeneko trena hartzera doazen bidaiari bakan batzuk. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Elbarritasunik gabeko eskekoa hutsaren hurrengoa da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.
Espainian eskeko ibiltzea ez da harrigarri. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.
Bere bizitzaren eta bere irakurketen zakarrontzian zer-nola baliatuko ari den eskekoa da idazlea, zein loretan nolako polena bilduko dabilen erle urduria. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.
Indian 5 bat milioi jainkoaren eskeko daude. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 198. orr.
Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar, ez baitziren ohizko lekaime-etxeetara joaten, eta erlijioak emandako pozetatik eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.
Beste ariketa batzuk ere egiten dituzte, hala nola itsumen eta gortasuneko ariketa, eskeko ariketa, barau ariketa, ankertzeko ariketa, isiltasun ariketa, geldirik irauteko ariketa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 25. orr.
· Niri zegokidan gaia ateratzea -esku biak bat eginda barkamen eskeko keinua egin zuen Mentxuk-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 71. orr.
Esku horixka haiek, erruki eskeko keinu etsitu batez elkartuak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 110. orr.
Holako haurfesta eta eskeko erronda modu desberdinak ahotan dituela, hala baitio J.M. Iribarrenek: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
Laster antzeman nion kantu zaharra zela hura, Gernikako Marijesien tankerakoa, santa-eskeko koplen antza ere bazuen arren; Azkuek aspaldi bildu zigun eskeko kanten artean honakoa: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.
eskeko bat (3); eta eskeko (3)