Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, belaunak tolestu zituen eta soldaduen besoetatik eskegi zen, oinak herrestan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.
Bi lagun zerbitzutik kanpo dagoen trenbide gaineko zubitik eskegi ziren, eta bat trenaren sabaira erori zen, katenaria ukituta deskarga elektrikoa jaso zuen, eta lurrera erori zen. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Garrasika, jauzi batez lepotik eskegi zitzaion eta musu labur eta estuak ematen hasi zen, itoaraziz, musuei erantzuteko astirik eman gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.
Etorri, harrapatu, eraman, eskegi eta hanketatik tira egingo zioten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.
Jaka sarrerako kakoan eskegi eta koadrozko zapatilak jantzi ondoren, eroso eseri naiz egongelan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
Estatxa utzita bular parean zeukan uztaian eskegi zuen gorputza galtzarbeetarik, arnasa berdindu asmoz, Ez eskegi, berehala bukatuko diat -tarte baten ondoren Llum Danirekin hizketan hasten da berriro-. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Luisek, toaila eskegi ondoren, muzin bat egin du ispilu aurrean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 82. orr.
-Errepublikaren bandera ere eskegi duzue -esan nion, itzalari begiratuz, nire identitate orria mahai gainean uzten nuen aldi berean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.
Ispilua eskegi dut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.
Telefonoa eskegi zuen, oso poliki, eta ingurua behatu zuen, etxea kulunkatzen ari zelako inpresioarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.
Hizketan bukatu zuenean, telefonoa eskegi eta gugana bueltatu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.
Burtek entzungailua eskegi eta begira geratu zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.
Zutik aritu zen telefonoz eta aurikularra gakoan eskegi ondoren ere halan iraun zuen, Pedriño noiz itzuliko zain. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 39. orr.
Lehen seinalea eman orduko eskegi zuen ordea berriro. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.
Telefonista baretzeko esaldi lasaigarria bota, tirriki-tarraka, eta eskegi egin zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.
Gero, eskegi nuen haren deia ezeztatzeko, eta zentraleko zenbakia markatu nuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 104. orr.
-Mozoloa zara! -eta, klik, eskegi dio telefonoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 175. orr.
Altzako kanpandorretik ikurrina eskegi zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 73. orr.
'Zuek eskegi duzue irakasle baten karikatura hau. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 289. orr.
Metraileta bizkar gainean eskegi, uhal batez, eta txalo batzuk eman zituen, bertan zeudenen arreta deitzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 40. orr.
Manda bien buelta osoan txopatik brankara oihalak eskegi ahal ditiat, armaturik dagoenik inork ikusi ez dezan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.
Upela hantxe geratu zen, dilindan, urkamendian eskegi dutenaren moduan, alegia, erpin hark lurra ukitu ez ukitu, aldiz bai eta aldiz ez, arnasa denoi eragotzi zigun dantzan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 59. orr.
Oinetatik eskegi egin zutela eta gorputz osoan kolpeak eman zizkiotela azaldu zuen. Berria - Mundua 2006-02-02
Protestaldia hastear zegoenean, gazte batzuek pankarta erraldoi bat eskegi zuten Jesusen Bihotzaren estatuatik, Segi aurrera epaiketen gainetik leloarekin. Berria - Harian 2005-02-13
Txuri-beltzeko argazki ilunak eskegi ditu. Berria - Kultura 2004-08-08
Epaiak esaten du Nafarroako eta Espainiako banderak bakarrik zintzilikatuko direla udal eraikinetan egunero eta ikurrina edo beste bandera batzuk egoera berezietan bakarrik eskegiko direla, beste erkidego edo udaletako agintariak bisitan datozenean, kasu. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Hormetan eskegi ezin zitezkeen obrak egiten zituen batik bat: instalazioak. Berria - Kultura 2006-02-01
Belarrietatik eskegi dizkidate inflazioak, autobideko hilak, ministroak, ordenantzak, asteroideak, tituluak, eguraldiak eta enparauak, harik eta irratia amatatu eta liburua altzoan hartu dudan arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.
Justin Hall izeneko unibertsitate ikasleak sortu zuen lehenengo bloga, normalean ezkutuan idazten diren gogoeta eta bizipenak sarean eskegi zituenean. Berria - Harian 2005-11-27
-Mutilak bere partida horietako bat egiten badu... -eta puntu suspentsibo haietatik eskegi zuen bere esperantzatxoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.
Aspekoek 3-0 hes egitea lortu ostean, Bengoetxea eta Belokik 3-5koa eskegi zuen. Berria - Kirola 2004-09-23
Arriskuak bere fruitua eman zuen eta markagailuan 35-38koa eskegitea lortu zuten. Berria - Kirola 2004-07-14
airean eskegita (5); balkoian eskegita (3); bat eskegi (11); bat eskegi du (3); batetik eskegita (4); entzungailua eskegi (3); ere eskegi (4); eskegi ditu (7); eskegi dituzte (6); eskegi du (11); eskegi dut (3); eskegi egin (12); eskegi egin zuen (5); eskegi eta (23); eskegi eta gero (3); eskegi nuen (5); eskegi nuenean (3); eskegi ondoren (3); eskegi zituzten (5); eskegi zuen (33); eskegi zuenean (3); eskegi zuten (8); eskegiko zuten (3); eskegita dagoen (5); eskegita dauden (4); eskegita egon (3); eskegita eta (3); eskegita geratu (4); eskegita zegoen (8); eskegita zeuden (5); eskegitzen ari (4); eskegitzen du (4); eta eskegi (9); eta telefonoa eskegi (7); horman eskegita (5); hormetan eskegita (4); lepotik eskegita (6); pankarta eskegi (3); paparrean eskegita (6); telefonoa eskegi (40); telefonoa eskegi du (5); telefonoa eskegi eta (10); telefonoa eskegi zuen (11); zegoen eskegita (4); zerutik eskegita (3); zeuden eskegita (4)