Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eske1 1 adlag eskatzen. ik galdez.

Buhameak kanpoan zebiltzan, eske, bazter batetik bestera dindilizka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

Pattarra baino gosari mardulagoaren eske datozenei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Eta gogoetatu gabe geroaz, eske dabiltza egun guziez, egun hartako hazkurriaren bila.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.

Eske zebilenean, aurretik musuka eta tinko-samur lerratzen zitzaizkion maitaleak gogoratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Ez eman inori zeure ondasunik, gero, damututa, itzultzeko eske ibil ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 33,20

Ez zuen deitu eta eske joan nintzaionean ez zeukan ezer aurreratuta, hutsetik hasi behar izan nuen berriro.  Berria - Harian   2006-01-12

Gela hartan entzuten zituen bere menekoek ekarritako kexak eta eskakizunak, bertan banatzen zituen eske zetozenen artean laguntzak eta ondasunak, han baretzen zituen aspalditik piztutako liskarrak eta epaitzen zituen hara aurkeztutako hainbat gorabehera eta auzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

Absalom eske eta eske ari zitzaion arren, erregeak ez zuen joan nahi izan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,25

Iheslarietakoren bat ibaia igarotzen uzteko eske hurbiltzean, efraimdarra zen galdetzen zioten; ezetz esaten bazuen, galaadtarrek.  Elizen arteko biblia   Epa 12,5

Segitzen du dakitenen jardunak: aitzakia bat da dena, ez-izan-eta-bai-uste merkea, beti eske, beti gose-egarriak egoteko aitzakia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Garai hartan, euskal merkatua egarri zen, orientabiderik eta ezagutza kritikorik gabe seguraski, baina eske.  Berria - Kultura   2004-07-10

Zerbait segurtamen bila edo berdin eske.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

2 (izen baten eskuinean) eskatzen; bila.

Bazkaria dakarkigute, eta gu ardo eske hasi gatzaizkie Alemaniako azafata ilehoriei.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

Anbulantzia eske egindako telefono deiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Bidaiari galdutakoren bat salbu, gainerakoak bazekiagu zertara doazen gela eske.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Neskak aitari begiratu zion, baimen eske.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Horretan ari zela, Teoklimeno izeneko iheslari bat hurbildu zitzaion, babes eske.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Babesle eske, garaipenekin.  Berria - Kirola   2004-02-28

Hura ere aukera eske zebilen, eta orduko entrenatzaileak, Bernd Kraussek, lehen taldera igoko zela agindu zion, baldin eta 25 gol sartzen bazituen.  Berria - Kirola   2006-01-18

Berme eske doaz Madrilera.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Irlandatik ordezkaritza zabala izan zen Euskal Herriarentzat konponbide eske.  Berria - Harian   2006-04-02

-Langile batailoi osoa aterpe eske Frantzian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Juduak mirarizko seinale eske dabiltza, eta jentilak jakinduria bila.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,22

Trenari begira, eskuak gora eta zangoak zabalik jarri gaituzte eta paper eske datoz, banan bana.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Orduan, idolo eta zorilariengana, hildakoen espiritu eta aztiengana joko dute kontseilu eske.  Elizen arteko biblia   Is 19,3

Letrajale lerdetsu horietakoa, klasean aipaturiko goiti-beheitiez galdezka, bibliografia eske, koipe-jario.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.

-Bai, badakizu -esan nuen-, ez egin ezjakinaren itxura, aholku eske natorkizu.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 73. orr.

Hurtado bere osaba Iturriozengana joan zen, sartzeko gomendio eske.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Barkazio eske joan zitzaizkien; gero, kanpora atera eta hiritik alde egiteko erregutu zieten.  Elizen arteko biblia   Eg 16,39

Asko irakurri diat, hara -esaten du barkamen eske bezala-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Gizon hura, Frantzisko dohatsuaren festaburu bezpera hurbil zela jakinik, santuari arren handiz eta negarrez dei egiten hasi zitzaion, erruki eske.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Rebekak zioen berekiko: "Zergatik gertatu zait gero niri horrelakorik?" Jaunarengana jo zuen argitasun eske.  Elizen arteko biblia   Has 25,22

Jerusalem mendeku eske.  Elizen arteko biblia   Jr 51,34-35 tit

-Mesedez, jo ezazue berriro -esan du soldadu batek ahots dardaratiz, musika eske bainoago musika erreguka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Aldi hartan, Akaz erregeak mezulariak bidali zizkion Asiriako erregeari laguntza eske.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,16

Atzo Jaurlaritzaren Donostiako ordezkaritzan protesta egin zuten, soluzio eske.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Gazteekin bilkura, konpromiso eske: Abuztuan Kolonian (Alemania) topaketa erraldoia egin zuen Ratzingerrek mundu zabaleko milaka gazterekin.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Milaka lagun autodeterminazio eske.  Berria - Mundua   2006-02-12

Zuek, ordea, ez zenidaten jaramonik egin, eta orain haren odola ordain eske ari zaigu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

Berriro ere definizio eske hasi ez zaitezen, atal horri adimen edo arrazoimen dei diezaiokegu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Aita abelera odoltsu hartan ikusita, oihuka hasi da laguntza eske, apaiz eske, zeruaren erruki eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Lan eske, otordu eske, lo egiteko toki eske dabil London bere izen bereko hirian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Aldaketaren alde boto eske.  Berria - Mundua   2004-10-29

Ines Villalpando andrearenera errota berri eske.  Juan Garzia   «Pedro P?ramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Gisa honetan atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

· ik eskeko 3.

Lur Maitea plataformak Espainiako Auzitegi Gorenean babes eskeko helegitea aurkeztuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Laguntza eskeko garrasiak entzutean.  Berria - Mundua   2004-05-18

-Idatziko duk zerbait Mitxelio astoaz? -galdetu zidan, erruki eskeko begirada batez-.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.

Badu gure San Nikolasek, batez ere eskeko kantetan hartzen duen irudi horrek, Orentzeroren antzik asko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.

Egon-gelako mahaian pausatua zen igandeko eskeko dirua ostu zion hiru gauez bihotz zabalki aterpea eman zion Jainkoaren Zerbitzari suharrari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain, Thierryren eske-lagunak ziren labanaren harian dil-dil, Paristik jin mutiko basa horien parean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean) bila.

Heriotzaren eske ari naiz ni.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 109. orr.

-Yusuf, Yusuf! Etorriko zara nirekin zaldiaren eske? -galdetu zion Gülbaharrek azken eginahalean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.

Pattarra baino gosari mardulagoaren eske datozenei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Betaurrekoak jantzi eta, erdi ilunpean, pijamaren galtzen eske ibili nintzen gelako nahas-mahasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen, baina kuttuna gainera joan zitzaion, azken musua, azken igurtzialdia, azken larrualdiaren eske.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Alexis bere biziaren eske joan zitzaienean, ez zuten hartu beren etxeetan, kanpoan zirela esan zioten zerbitzari ongi ikasiek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Hitz aproposen baten eske abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Inguru hutsera luzatu nituen begiak, ihesbideren baten eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Lerro hauek idazten ari naizen 2005eko martxoaren 17an, gose greban gaude estatus politikoaren eske.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Memoria historikoa aipatzen dutenean, argi utzi nahi izan dute ez dabiltzala kutsurik gabeko aitortzaren eske: [...].  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

EHU aspalditik ari da finantzaketa egonkorraren eske Perez Iglesiasek sarritan eskatu du, aurretik Monterok egin bezala, bestela ez duelako aurrera egiterik.  Berria - Harian   2005-09-10

Apezaren predikuari kasu handirik egin gabe, aurpegi ezagunen eske egin nuen elizkizunaren parterik luzeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Jonkiren bat azken dosiaren eske.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

Aspaldi agindu zietenaren eske.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

• 5 iz eskaera, eskatzea.

-Eta nork eman dauzu eske horren egiteko baimena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Bere inspirazioaren eta misio profetikoaren benetakotasun eta jatortasun ebanjelikoaren kontzientzia biziak (--) eske hau egitera eragiten dio: gorde eta sarri gogora ekar daitezela bere idazkiak, eta kopiak atera eta bana daitezela. Utz nazazu, ez nazazu gehiago ikus; ez, arren otoi, gehiago izkiria; horra nire eske fermua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Hitzez eta etsenpluz eskera joatera eragiten zien anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.

San Blasetan... eskera bidaltzen ditugun euskal aingeru xuriok, edo noren ondorekoak bestela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Koplak, nagusiki eskerako eta errondarako erabiltzen dira eta aspaldikoa da euren jatorria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.

Bazen bizileku batean anaia bat eskerako "inor" ez zena, baina mahairako "pila" bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Epaiak dio Jaurlaritza «gobernu erakunde» bat dela eta, beraz, ezin duela auzi eskerik aurkeztu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

5a eskean eskatzen.

Askotan ez zuten batere ogirik, eta beren estualdian Asisko lautadan han-hemen eskean biltzen zituzten arbiekin konformatu behar izaten zuten gosea arintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

· Jaunaren gorespen kantak amaitu ondoren, harri eskean hasi zen, lehen aipatutako eliza berriztatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

6 eskez adlag eskatzen.

Sainduak argi eta gidari, beren bekatuen gaztigu-ordainketaz, edo fagore haundi zerbaiten eskez hala-nola.  Herria   2001-11-01

6a eskezko izlag

Erruki eskezko jarrera biktimista, beste bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

7 barka eske (orobat barkeske g.er.) adlag barkamena eskatuz.

Kapitaina eta marinelak, lehorrean, barka eske aritu zitzaizkion da Ruari, baina berak, artean izuaren irudia gogotik ezabatzeke, ez zien barkatu nahi izan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Lehenago ere deitu nion behin, berarekin hain zakarra izan nintzelako barka eske, baina pausatu egin zidan telefonoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

· (izen gisa) Barka eske isil modura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.

Aitak barka eskeko keinu batez altxatu zituen eskuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

8 eske egile iz/izond eske egiten duena.

Beraz aurten usaia baino goizago ikusiko ditugu eske egileak eta agian denetan izanen dute "Ongi Etorri" hoberena. Primak ez dira on eta eske egiletzat ekartzen gaitu eritzi publikoak.  Herria   2001-07-19

Herritarrez zintzoki lagunduak ginen hortako, lehenik Jatsuko irakurle argi eta gazteria eske egile sano batez, sainduaren liburu eta oroitzapenak eskaintzen zituztelarik zenbaitek.  Herria   2004-03-18

9 eske egin

Lehen axuantak azpimarratu die eske egitea ez dela debekatua Baionan.  Herria   2004-09-23

Funtsean, etxez etxe gazteak hasiak zauzkigu eske egiten joan den asteburuan.  Herria   2003-06-05

Apezaren predikuari kasu handirik egin gabe, aurpegi ezagunen eske egin nuen elizkizunaren parterik luzeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Horregatik, gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, erregu eta eske egiten dizut Jaunagan, ene laztana, utz dezazula zuhurki eta zentzuz laztasun hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

10 eske festa (orobat eskefesta)

Bien bitartean, santu eta santa mordoska aitzaki, beti eske festarako prest.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Niri ordea, erregek eta babak lotzen dituen beste sorkari batek piztu dit jakingura: "Rey de la Faba" izeneko eskefestak, hain zuzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.

11 eske kanta (orobat eskekanta)

Noiztik ez ote dabiltza Euskal Herri osoan, tankera honetako eske-kantak?: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.

R. M. Azkuek, bere kantutegian, eske kanten saila azaltzekoan, honela dio: [...].Guzien prototipo gisan fosildurik geldituko zen eske kantetan, eta, seguru aski,baita eskerako pantomima gisan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Arrais-Orantza horrek, Bizkai aldeko Buzkantza hitza ekarri dit burura, eta gure eskekantak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Ahozko usario biziari esker, eta besteak beste, urtero zaharberritzen ziren eskekanten bidez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aholku eske (35); aldaketa eske (4); argibide eske (9); aterpe eske (4); auzi eske (4); azalpen eske (13); babes eske (27); baimen eske (17); baina eske (5); barkamen eske (50); barkamen eske ari (4); barkamen eske bezala (5); barkazio eske (9); baten eske (29); beti eske (4); boto eske (7); diru eske (35); elkarrizketa eske (4); erruki eske (23); eske ari (40); eske ari da (5); eske ari zen (7); eske ari zitzaion (5); eske bat (8); eske bat eginen (4); eske begiratu (5); eske bezala (16); eske dabil (4); eske dagoen (4); eske dei (5); eske deiadar (7); eske edo (15); eske egiten (4); eske eta (13); eske etorri (29); eske etorriko (6); eske etortzen (9); eske europako (21); eske europako segurtasun (20); eske hasi (18); eske hasi zen (5); eske hasiko (6); eske ibili (5); eske ibiltzeko (4); eske ibiltzen (5); eske jo (5); eske joan (51); eske joan eta (4); eske joan zitzaion (6); eske joatea (8); eske joateko (4); eske joaten (7); eske natorkizu (5); eske oihu (6); eske zebilen (5); eta barkamen eske (4); eta eske (16); eta laguntza eske (10); informazio eske (18); janari eske (7); justizia eske (15); konponbide eske (7); konpromiso eske (6); kontseilu eske (5); kontu eske (44); laguntza eske (231); laguntza eske ari (9); laguntza eske bezala (4); laguntza eske dei (5); laguntza eske deiadar (7); laguntza eske etorri (6); laguntza eske joan (13); laguntza eske joaten (4); laguntza eske oihu (6); lan eske (16); limosna eske (54); limosna eske joan (7); limosna eske joatea (7); maitasunagatik limosna eske (4); mendeku eske (8); mesede eske (6); mirarizko seinale eske (4); negoziazio eske (4); sari eske (5); seinale eske (7); ur eske (4); ziren laguntza eske (5); zuen laguntza eske (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus