Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskazale iz/izond eskatzailea.

Otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.

Kanpoko edozein eskazale alproja.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.

Leitzatik atera gabe, mende honen aurrenetan Joakina "Nabarra" izeneko baztandar eskazale hura datorkit burura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Nork uka euskal errege jatortako para berri diguten ikazkin muturbeltz alfer tripazain eskazale honen moro traza nabaria?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

San Blas, esate bateko, XII. mendeaz geroztik erromes milagrero eta behartsu eskazaleen zaindari izan zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Kontuak hola, gure Orentzero, gizajo eskazale alprojaren pantomima tipikoa da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.

Zezenketan hain ezaguna den domingillo hitzaren historia ere, jakitekoa litzateke nola sortua den Erdi Aroko domingero eskazale zarpazu haien irudira, agian?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

Erruz erabili izan baita zakuto hitza, gure herriska puskabiltzaile eta eskazale poliglota hauetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus