Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskax izond adkor eskasa. ik exkax.

Ondo gauza eskaxa zen ezeren hasiera izateko, baina berehala sortu ziren Ama Birjinaren agerpen bati buruz mintzatzen ziren pertsonak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Bada, adierazi dut erdizka poemaren aurkezpenean, Gertrudisen garai hartako frantses eskaxa aipatzerakoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Ongi dakit oso erraza dela nire autoritate eskaxa errefusatzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Trevisoko Scavolini taldeko zuzendaritzak jokalaria fitxatzeko interesa onartu bazuen ere, pibotaren soldata handiak eta iaz eman zuen errendimendu eskaxa oztopo handiegia izan daiteke erosle bat aurkitzeko.  Berria - Kirola   2004-08-17

Momentu horretan, hasieran ziurtasun eskaxez, baina gero aurrerapen handiak eginez, gogotik estutzen diozu eta baita galtzaren zirritua irekitzen hasten ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.

Orain ez dela hain eskaxa, hori esan nahi dut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Felixek egindako sarrera-azterketa hain zen eskaxa -nahita egin omen zuen hala- ezen ez baitzuten onartzerik izan eskola hartan, nahiz militarra izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.

Metro erdi bat eskaxera, ia hankapean han hasten zait txioka, xalto alde batera eta xalto bestera, txioka eta txioka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

Ollo hil, eta handik hilabete eskaxera, joan den apirilaren 26an, Don Kastor beteranoa hil zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 235. orr.

1877ko otsailaren hasieran, urtebete eskax errefuxiatu gisa Lapurdin bizi nintzelarik, [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 291. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus