Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskatzeke adlag eskatu gabe.
Hala bada-eta behor txiki haiekin bere zaletasuna asetzeko beroaldia piztu zitzaion Rozinanteri; eta bere ohizko pausajea bizkortuz, jabeari baimenik eskatzeke, traka-traka bizi samarrean joan zen haiengana bere eginbeharra parte ematera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.
Besterik gabe elkartu zait ibilaldian, ez baimenik ez antzekorik eskatzeke; "nire izena Hussein da" esan eta horri nahikoa iritzi dio nire osterakide bihurtzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 129. orr.