Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskatze iz norbaiti, beragandik lortu nahi duguna adieraztea.

Adelak maistra-etxetik irteterakoan esan zizkigun hitzak buruan taupaka neuzkan oraindik; heriotza hain garbi iradokitze hura, iragarpen baten antzera; ametsetan bezala dirua eskatze hura, ondoren ezetz esan bazidan ere; bazirudien SOS bat bidaltzen ari zitzaidala, mezu larri bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Aznarren agerraldia eskatzearen aldeko jarrerari eusten diotela nabarmendu zuten taldeok. halere, agerraldiak eskatzerakoan «selektiboak» izateko dei egin zuen IU-ICVko buru Gaspar Llamazaresek.  Berria - Mundua   2004-09-08

Asisko zaldunak eta limosna eskatzearen goraipamena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 603. orr.

Protesta hori baino kontu eskatze are mingarriagoak baliatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

Konduen eskatze hori doi bat harrigarria da zeren eta jadanik emanak dizkio, Magendie-ri erakutsi dokumentu batek frogatzen duen bezala.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.

Lehen batean, talde zenbaitek bahitu zituelako ustekeria izanik, huna non berriz aipatzen diren orain, erranez norbaitek zerbait diru edo libertate eskatze eginen zuela, bahitzaleen jokoa izan balitz hor.  Herria   2003-05-01

Indigenak bizi diren lurrak erabili ahal izateko indigenei baimena eskatzearen aldekoa da EB.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Hizkuntza eskakizun hori eskatzearen aurka azaldu ziren hasieratik CCOO eta UGT, negoziaziotik kanpo geratu ziren sindikatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Mahatsondoari masustak eskatzearen antzekoa litzateke hori, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 128. orr.

Erauzi du nigandik, jauna, ene baimen nagia, eskatzearen eskatzez, eta, azkenean, makurtu natzaio zigilatzera neure onespen gogorra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus