Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskatzaile 1 iz eskatzen duen pertsona.

Diruak, beste edozein ondasun edo zerbitzuk bezala, erosle edo eskatzaile batzuk ditu eta saltzaile edo eskaintzaile batzuk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Gai jakin bati buruzko txosten bat eskatu zioten behin jakintsu bati, eta hark hirurehun orrialdeko lana bidali zien eskatzaileei, honako ohar honekin batera: "Barka iezadazue, baina ez dut astirik izan laburragoa egiteko".  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 44. orr.

SAren ustez, dekretuak ezartzen zituen baldintza burokratikoak «erabat murriztaileak» ziren, eta horrek eragin du eskatzaileen bi heren pasa laguntzarik jaso gabe geratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Babes ofizialeko etxebizitzak udaletako eskatzaileen zerrendaren arabera zozketatuko dira, nahiz eta Etxebiden izena emanda direnek ere parte hartzea izango duten, dagokion udalarekin hitzarmena sinatuz gero.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Orain artean Gipuzkoan ia zortzi hilabete itxaron behar izaten zuten eskatzaileek egokitasun ziurtagiria jasotzeko.  Berria - Harian   2005-05-01

Auzitegiak soilik egiazta dezake Espainiako agintari judizialek errefusatu egin zituztela eskatzaileek frogak aurkezteko eginiko eskaera guztiak.  Berria - Mundua   2004-11-03

Etorkinak izan dira eskatzaileen %25 eta, ildo horretatik, Iralak nabarmendu zuen aurrezkiak atzerrira bidaltzeko programa jarriko dutela abian laster.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Rotterdamgo Hitzarmenak nekazaritza jasangarria bultzatzen du, eta eskatzaileei arrisku gutxien duten produktuak hautatzeko aukera eskaintzen die.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Aurrerantzean etxeko informazio-emailerik izango ez denez, beste iturri baten bila abiatu beharko du eskatzaileak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Geure gustuko idazle bat eta hari loturiko hiria hartu behar genituen gaitzat; adibidez -adibideak ematen zizkigun eskatzaileak bere gutunean, bestela nahasi samarra izan baitzitekeen kontua lehenengo begi-kolpean ulertzeko-, Kafka eta Praga, Pessoa eta Lisboa, Joyce eta Dublin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 7. orr.

Erroldako arima guztiak, ez bakarrik hilzorian edo hiltzear edo, eskatzaileak oker dioen bezala, hilik daudenak, baizik eta guztiak, den-denak, bahiturik daude.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.

Egia esan, arrazoi zuen eskatzaileak; orain, ordea, ez dago bide txarreko dirurik onartzen duenik: bulegoburu guztiak ezin zintzoagoak eta zuzenagoak dira; idazkariak eta eskribauak soilik dira zitalak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Inork hura eskatutakoan Indalexiok baietz esanda ere eskatzaileak nekez hartuko zion hari txokolotik hara ateratako txokolatea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan eskatzaileen artekoen %41 «kontrolatuak izateko deituak izan eta ez direlako hitzordura agertu» dituzte atera ANPEren zerrendatik.  Berria - Harian   2006-01-08

Dewael baikor da Errusia eta Kongoko gobernuekin asilo eskatzaileak etxeratzeko aurki sinatzekoak diren akordioek kanporaketen kopurua handitzeari begira.  Berria - Mundua   2006-01-14

Nire jaioterrian ikusi izan dut gizona, sari-eskatzaile hauetako bati otsokumea erosi, eta bere etxean umeak eginda zeukan txakurrari hazi eragiten; baina hiru hilabete zitueneko adierazi zuen garbiro, beraren grina gaiztoa zertarako zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Begi hutsak, begi aztertzaileak, kontu-eskatzaileak: hori, hori, zer egiten du ume honek hemen!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asilo eskatzaileak (3); asilo eskatzaileen (4); eskatzaileen artean (3); eta asilo eskatzaileen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus