Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Normalean, Sedanok ukitu eskatologikoa edo nekrofilikoa edo pornografikoa zuten gauzen aurrean omen nuen intolerantzia eta beldur puritanoa aurpegiratzen zidanean, nolabait ere Victoriaren lekuan jarri ohi nintzen ni. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.
Barkatu beharko didazu gaurkoa ere, baina eskatologiko xamarra nator. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 18. orr.
-Ipurdia garbitzen ahal duk horrekin -teman tinkatua ni, paper multzo horren erabilera eskatologikoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.
Erdi-erdira apuntatuta ere txorroak beti ateratzen zituela zipriztintxoak, eta barkatzeko errealismo eskatologikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.
Maitasun-mezuak, eskatologikoak, kirol mundukoak, ulertzen ez nituenakÉ Ikusi ditudanen artean politena, 2006ko Olinpiar Jokoetarako egiten ari diren metroaren promoziorako paskin handi baten azpian ageri dena. Platoan lehiakidearen sekuentzia eskatologiko gogoangarrienak pasatzen dizkigute: Vanessa dutxan, Vanessa kaka-lekuan, Vanessa tetrabrikeko ardoaz mozkortuta konpresa zikina aldatzen... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.