Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskastu, eskas(tu), eskasten 1 da/du ad falta izan; eskas edo eskasago bihurtu.

Janaria eskastu zaienean, eta ura ahitu, beren etxeetako abereak jateko asmotan hasi dira, are Jainkoaren legeak debekatzen dituenak ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Dirua eskastean atraku bat planteatuko zuten eta iraunen horrela harrapatuak izan arte.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Hartaraz gero, apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 214. orr.

Larrea ahitu, lehortu eta eskastean, akabo, larrazkena genuen, neguaren atea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

Hitzak eskasten zaizkit hain gauza gorenak, miragarriak, preziagarriak eta misteriozkoak aipatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Iritsi zen une bat non ia ez bainintzen gauza neuk idatzitakoak ulertzeko, hainbeste eskastu zitzaidan letra.     «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Aljeria aldean, Kabilian juxtu, belarra agudo eskasten delako, lizar-hostoa dute han, hemen alfalfa eta beste belarren antzera darabiltena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Hornigaiak eskasten hasi ziren, eta negua hurbil zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Gaztelako zabaldian, aldiz, euria eskasten doa udazkenera artekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

Baina biharamunean eguraldia eskastuko bazen ere, berdin zitzaidan, Moulleau-ko bisitarakoan eguraldi trabarik izan ez nuenez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.

Gero eta laburrago sentitzen nuen arnasa, hauspoa eskastuz joango balitzait bezala; eta eztarria gero eta minberago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

Ez ote ziren grekoak optimista eta axaleko bilakatu, eta mundua arrazoiz eta logikaz menderatu zale, aldi berean alaiago eta zientziazaleago, ahultzen, eskasten eta zahartzen hasi zirenean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Ezinbestean etxea hetsi zelarik, zinez zerbait eskastu zitzaigun.  Herria   2004-10-28

2 (era burutua izenondo gisa)

Neguko gau batez igaro nituen mendi-gain ilun haien antzera; goiz batez esnatu nintzen emakume eskastu haren gelaren antzera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Abuztuko beroak asko balio dio zahar eskastuari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

1930 aldera aguretxo herabe bat zen osaba Barbaricô, eskastu eta maiztua, izugarri begilaburra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

Ene atseginaren iturria, arestian hain harroa eta hain emankorra, eta orain hain eskastua eta hain eroria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Ordea, nola bihur nintekeen ni Gargantua, baldin hain eskastua banuen neure haragizko tresna, pixa egiteko ere ez-gai...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

Zalgurditik jaitsirik, bere gelara joan zen, eta nire eder hura eta biok buruz buru utzi gintuen, gela argiz eskastu batean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskastu eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus