Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakiarentzat bere anbiguitatea ere errebindikatzen dugu, bere eskastasuna. Berria - Kultura 2004-05-08
Berak ere bere haragitan ezagutua zuen gure prestaketaren eskastasuna. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.
Geroztik, hamaika aldiz pentsatu izan dut zenbat eta zenbat ahulezia eta eskastasun ezkutatzen den jokabide arduratsua eta zuzena erakutsi ohi dugunongan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.
Horixe izan zen azkenik hartu zuen erabakia, zeuzkan aukerak, urriak, aztertu eta gero, ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau, horrela nahikoa suspertua eta energiaz indarberritua sentitu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.
Neure buruaren eta nirekin Alemaniara bidaliriko anaien eskastasunean pentsatzen dudanean eta gure Ordenaren oraingo garapena eta ospea kontsideratzen, neure ulertezinean bihotzez goraipatzen dut Jainkoaren onberatasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.
"Nicht dazu gewachsen" delakoaren, ezintasunaren eta eskastasunaren sentsazioa ematen diate, ezta? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.
Neure buruaren eta nirekin Alemaniara bidaliriko anaien eskastasunean pentsatzen dudanean eta gure Ordenaren oraingo garapena eta ospea kontsideratzen, neure ulertezinean bihotzez goraipatzen dut Jainkoaren onberatasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.
Bere ustez, «txikitasunak ez du eskastasuna esan nahi». Berria - Kultura 2006-01-07
Ondorioa atera zuen ezen ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak, hala talentua nola buru-eskastasuna, zoramena eta are txirotasuna! Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.