Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskarpin (orobat eskarpiñ g.er.) iz zapata mota soila, oin gainaren zati handi bat estali gabe uzten duena.

Gure aiton-amonen hanketakorik preziatuena, eskarpina, batez ere herrirako erabili ohi zuen bordariak, eta kaletarrak berak, jaiegun edo mezarako bakarrik askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 213. orr.

Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan, berriz atzera eskarpin xaharren batzuk txinelka sartuz estali arteko tartetxoa erne aprobetxatuz, hantxe egoten ginen harriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Charronek ez zuen frackik soinean, cutaway bioleta bat baizik, eta sedazko alkandora arrosa zurbila, eta oinetan eskarpin txarolatuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.

Lekuan bildutako lagunetatik bi neoprenozko urpekari jantziz zeuden errekaren bazterreko harri borobil banatan eserita, oinetan jantzita zituzten eskarpinak errekan sartuta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus