Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskarmentugabe (orobat eskarmentu gabe) 1 izond eskarmenturik ez duena.

Eskarmentugabea izaki, uste nuen maitale bat jestu xamur bat eginaz lasaitu eta adiskidetzea bazegoela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 164. orr.

Gauza guztietan hain eskarmentu gabea ote naiz egiaz oraindik? arrisku orotatik salba dezakezula erakutsiz, nahiz eta eskarmentu gabea izan itsasoratzen dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 289. orr.

Ziudadelako armagizonak gazte eta eskarmentu gabeak ziren gutiz gehienak, eta adorez ez zebiltzan soberan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.

2 eskarmentu gabeko (orobat eskarmentu bako)

Hogeita hamar urteetan aurrera zihoan orduan, eta emakume itsusi eskarmentu gabeko bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Bi emakume bakar eta eskarmentu gabeko, jende gehienaren ustetan, jostun bihur daitezke, jantegi bat jar dezakete edo brodatze lanetan aritu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Eskarmentu bako langabeak: Ikerketa 2003ko datuekin egin du KESek eta, urte horretan, langabezian zeuden gazteen %35.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus