Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta, amerikar film zaharren zalea, Koreako gerrako beteranoa, hogeita hamabi urteko alaba baten aita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Gidari-lana egiten ari zaion ikasle eskarmentudun batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.
Euskarazko prentsan kazetari eskarmentudun askorik ez zen, bideragarritasun ekonomikoa zalantzazkoa zuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Clooneyk Bob Barnesen rola jokatu du, CIAko agente eskarmentudun batena. Berria - Kultura 2006-02-11
Sosik gabe zegoen alegia, eta kartekin ateratzen zuen bizimaina, batzuetan jokalari dirudun eta eskarmentudunen begirale gisa, begibakarraren abantailak baliatuz, aurkarien kartak ikusi eta lehendik elkarren artean onarturiko keinuak eginez lagunari haien abisua emanez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.
Neskatxa haren aurrean, arinkeriaz, emakume heldu eta eskarmentudun gisa jokatu nuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.
Normal jantzia zegoen, baina Beira Merkatariaren begi eskarmentudunek laster asko antzeman zuten mutil hark ez zeukala dirurik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 71. orr.
Ni Larretxearen arrimuan ariko naiz, eta beste biak eskarmentudunak dira. Berria - Kirola 2004-02-29
«Pertsona aparta da, eskarmentuduna», aitortu zuen Pitermanek, pasa den igandean. Berria - Kirola 2006-02-02
Taldeak eskarmentua duela uste du, eta zentralak ere eskarmentuduna izan beharko lukeela. Berria - Kirola 2004-08-05