Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bikote guztiak erabat sinetsita egoten dira berriz gertatuko ez dela; lehenengo aldia eta azkena izango dela; eskarmentatu direla. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.
Eskarmenta gaitezen eulien buruan, lezioak artuz al degun moduan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 121. orr.
Honek, emaztea eskarmentatu nahian, denbora batez dorre batean giltzapetu zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
Freskotik zebiltzan, hango pagope ilun ezkutu haietan, Karloman harroaren gudariak harkaizpe haietan jipoitu eta eskarmentatu zituztenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.
Goi-ordokiko artzain eskarmentatuak ere bazekien horren berri: En marzo, el abrigo, nueces y pantrigo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Gaur zaharra naiz, eskarmentatua. Joyce Kanpo Arazoetako funtzionarioa zen, eskarmentatua, hezia, ekinkorra eta lurrari lotua. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 142. orr.
Gobernu parlamentarioa egitea, horretarako klase ertain sendo, gaitu, oparo eta eskarmentaturik izan gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.
Laurak abandonatu ninduenetik oso eskarmentatua nengoen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.