Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saltokietan, kandelak, zapiak, liburu eta estanpak, eskapulario eta kutunak, dominak, ur bedeinkatuaz betetako botilatxoak, guzti-guztiak Paduako San Antonioren irudiarekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Han sartu ziren nafarrak, tiro bat bera ere egin gabe, euren txapelgorri eta arma zaharrekin, euren eskapulario eta agurrekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.
Hirugarren argazkian, ohean etzanda eta kaputxinoz beztituta ageri da, buruan txanoa eta eskapulario handi bat bularrean duela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.
Eskapularioak bedeinkatzera bidaltzen zituen komentura eta gurditxoan, umearen burukoaren azpian sartuta eramaten zituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 193. orr.