Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskapula iz bizkarraren goiko aldean kokatzen diren bi hezur lauetako bakoitza.
Elastikoaren azpian (oraindik) lepoa inguratzen zidan bolatxozko idunekoa, eskapulen irmotasuna, eta, azkenik, profilez arrano begi bat ikustea lortu zenuenean baieztatu zenuen ni nintzela Donostia erditik ezer gertatu izan ez balitz bezala maleta batekin paseatzen zen gazte hura, izozki bati heldurik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 123. orr.