Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskapo (orobat eskapu g.er.) 1 adlag eskapatzen.

Motxila korrika eta presaka hartu, eta eskapo joan nintzen metroa hartzera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Bonbetatik traktoreetan eskapo zihoazen 70etik gora kosovoar iheslari hil zituzten NATOko hegazkinek Jakova-n, zibilak guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 76. orr.

Oroit dut oraino, begi bistan baneuka bezala, kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura, eguzki printza gozo batek argitua, bela guztiak hedaturik, bagetan harro tinkatua, eta nik dakita zer mehatxu eragiten zidana, metrailatik eskapo baitzetorren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Eta orduan niri, ezinbestean, barreneko aztoramena eta asaldura etortzen zitzaizkidan: une oro handik eskapo ateratzeko gogoa, etxe hartatik ihes egiteko gogoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Kepak kanporako boluntarioak eskatu aitzin atera da Mikel, giro itogarritik eskapo. lasterka joaten ginen usu intxaurrondo azpi edo inguruan urgoiki zebilen oilo ama familiakoari, zakurrek ihausi eginez, gatuek ihesi eta puralleriak lau haizetara eskapu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.

Juduak leku batetik bestera eskapo.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

Lehoikume xalo bat bi hiena zitalengandik eskapo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Gaur bera sartu ondoren utzi ditudan bezala neuzkan orduan ere ateak goiz-goizetik zabal-zabal eginda, eta, eguraldi zaztaletik eskapo nonbait, tximeleta hori bat zebilen tabernan itxulanbilka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Nire begiei eskapo ari zen!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

2 (izen gisa)

Haur jipoituen artean bilatzen du eskaporako lagunik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 124. orr.

3 eskapoan eskapatzen.

Bertzenaz nekez atxikiko nikek eskapoan ateratzeko gogoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

Bonbardeotik ihesi mendira joan, han abioietako ametrailadoreetatik eskapoan arbolen bueltan arineketan ibili, eta hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

3 eskapo egin ihes egin.

Gure ahots gero eta gorei adi, ostatuko begiei eskapo egitea erabaki genuen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Alabaina, Orthezetik eskapo egiten ahalko banuen, prest nengoen munduaren hondarrerainoko bidea urratzeko. Estebanek beste bide bat atzeman zuen eskapo egiteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Tarte horretan, atea ireki zen aldiro, begiek sarrerara egin zioten eskapo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Zientzilari bati, bere laborategian esperimentuak egiten ari den euli batek egiten dio eskapo, eta euli honek jadanik pertsona baten zentzua du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Gelditzen zirenei, behinik behin, franko beren kasa eskapo eginak baitziren orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

· Migel Mailuk apezei itzuri egiten zien eta fraideei eskapo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskapo egin (6); eskapo egitea (3); eskapo egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus