Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buchenwald-era ekarri eta hamabortz egunen buruan, preso talde bat eskapatzera ahalegindu zen, lur azpian tunel bat zilatuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
Eskapatzera entseatu ziren ur-zikin hodietatik, baina ezinean, berogailu zentraleko hodien artean gorderik zeudela 3 egun hartan, zakurrek atzeman zituzten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.
Espiun bezala ari nintzala, Cologne-ko gaulliste-n elkartearekin harremanak banintuela, eskapatzeko sare bat zuzentzen nuela, Aliatuak Cologne-n errezebitu behar nintuela, akusatzen naute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.
Hasperen bat eskapatzen zaio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 28. orr.
Irria eskapatzen zait. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.
Ateratu nahian, espalda kolpe bat ematen dio ateari eta lasterka eskapatzen da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 303. orr.
Beste aldi batez, Seminarioa utzirik, urte bat barne hurbil apeztu behar nintzela normalean eta ezin menturatuz aitamei ene erabakia ezagutaraztera, oinez eskapatu nintzen eta ibili, ibili, leher egin arte. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.
-Ez bedi eskapa -orroatu zuten denek batera, armen mehatxupean baten batek esku-burdinak ukaraietan hertsatu zizkiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.
Joanden agorrilaren 20 ean Miarritzeko aireportuan arrastatua izana zen preso batek, Patrick Richard deituak, ardietsi du eskapatzea astehen aratsaldean, Baionako ospitalera eremana zutelerik besotik operatzera. Herria 2001-10-04
Funtsean, Erroma hiriburua sortuko ote zen, Enea ez balitz Troiatik eskapatu? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.
Bazkari denboran, Nina noiz behinka, erdi gordezka, mahaitik eskapatzen da eta etortzen zaio sukaldera bisitatzera. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 58. orr.
Medikuek zenbait urte zuela alzheimer eritasuna kausitu zioten; halaz etxea bizidunez husten zenean, merkatura edo mezetara joateko adibidez, lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.
Bi hesi haien artetik ez zen eskapatzerik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 11. orr.
Maiana eskalearen besoen estekatik eskapatzen saiatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
Airea burrustan eskapatu zitzaion biriketarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Harriaren gelditasunetik musikaren hots isil bat eskapatzen bezala da, eta erregeak bere aurpegia eskuin aldera bihurturik, bakarrik berak aditzen dukeen soinuari beharria eskaintzen dio. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
-Ederretarik eskapatu gara, Jakes. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 47. orr.
Orobat etengabeko iraupen bat dugu denek desiratzen, egiten ditugun guziak heriotzeari eskapatu nahiz egiten baititugu berdin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.
Hiltzera kondenatzen zuen Atenasko legea goretsiz Sokratesek herioari eskapatzeko Kritonen ihes deiari ezetz ihardesten zion garaian ez gaude gehiago. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 90. orr.
Destinoaren geldiari nehor ez da eskapatzen, Alkibiada besteak baino gutxiago. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 151. orr.
Gaitziturik, Nina eskapatzen da sukaldera. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 57. orr.
Jainko-gizon lanak egin orduko eskapatzen nintzen biziaren eremuetara, Omiene tribuko kristauen laguntzen, noiz hargintxo, lurrezko etxeetan, noiz egurgile oihan oparoetan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 16. orr.
Badakit zergatik abstrakziora eskapatu naizen: [...]. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 43. orr.
Kolegiotik eskapaturik, kolegiorat eskapatzen nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 119. orr.
bat eskapatu (5); bat eskapatzen (3); bat eskapatzera (3); ederretarik eskapatu (5); ederretarik eskapatuak (4); eskapatu aitzin (3); eskapatu behar (4); eskapatu bezala (3); eskapatu da (6); eskapatu eta (3); eskapatu naiz (5); eskapatu zaio (4); eskapatu zen (10); eskapatu zitzaion (8); eskapatzen ahal (4); eskapatzen da (9); eskapatzen dela (3); eskapatzen dira (4); eskapatzen nintzen (3); eskapatzen zaio (4); eskapatzen zait (4); eskapatzen ziren (7); eskapatzen zitzaidan (3); eskapatzera utzi (6); eskapatzera uzten (4); eta eskapatzeko (4); eta eskapatzen (3); lasterka eskapatzen (3)