Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskaparate 1 iz erakusleihoa.

Batzuk aldizkari pornoak ia ateetaraino zituzten dendetan sartzen ziren, beste batzuek kamera-irrati-eta abar dendetako eskaparateak eta prezio beheraldiak behatzen zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 72. orr.

Albertok egin zizkion aholkuak jarraituz amaitu zuen eskaparatea atontzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Noski, horrenbeste anuntzio, abenduan abiatzera goazeneko kaleetan eta jarriaz gero, telebistetan halamoduz anuntzioz josi eta gero, eskaparateak hala txukundu eta hornitu eta gero, nola ez ohartu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.

Aski da eskaparateak begiratzea, lagunekin hitz egitea, tabernan jendearen hitzak entzutea, kultura horrek gure duintasunari eragiten dion hondamenaz jabetzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.

Entzun dut politikoa ere, bere departamenduak atzerriko leku behartsuenetan landuko dituen egitasmoen berri ematen, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen bultzatzaile bezala agertu da egunkarietako lehen orriko eskaparatean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 147. orr.

Eskaparateen neoien aurrean.  Berria - Kultura   2004-03-06

Plastikozko zabor poltsak dituzte burutik behera sartuta eta eskaparateetako leiarretan eskuz daude idatzita uler ez ditzakedan hitzak: marketing, flores.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Senar eta senargaiok irudi apaingarriak baizik ez ginen han, eskaparateko manikiak baino gehiago ez, behinik behin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Eskaparateetako plastikozko maniki horietako bat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiribideko denda garestiek eskaparate argituak erakusten zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 113. orr.

Ez oso ongi marraztua letreroa, bi eskaparate txiki saihetsetan, eta eranskinez beteriko kristalezko sarrera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

4 irud/hed

Dena eskaparate den gizarte honetan, gu ere leihoratu ginen noizbait.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Eskolartekoak Euskal Herri osoko eskaparate bat izan behar du.  Berria - Kultura   2006-04-22

Elurraren kapritxoak horrela dira, eta noski, bere eskaparatera begira ipini ditu denak segituan: saltzaile aparta baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Entzun dut politikoa ere, bere departamenduak atzerriko leku behartsuenetan landuko dituen egitasmoen berri ematen, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen bultzatzaile bezala agertu da egunkarietako lehen orriko eskaparatean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 147. orr.

Hor goiko otsaileko eskaparatean gariaren ernetze, jaiotze, gari-orratzen bixtatzea, garien garatzeaz jardun gara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Hori ez da partida garrantzitsuak lortzeko eskaparate onena.  Berria - Kirola   2004-07-22

Udaberriaren eskaparate zabal ongi hedatuan, lore ttikiak zabaltzen, hortxe egoten dira begien aurrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus