Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, baserriko lan gogorra ez baitzen traba tarteka, etxekoek nahi baino maizago, herriko tabernara eskapadak egiteko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.
Mendebaldeko kalekumea, yupi-jasp eta zeinahi egokieratako ezkongabea gustura joaten da horrelakoetara astegunean, sagardoa atsegin duelako, sustrai bila edo eskapada klandestino hutsagatik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.
Askotan zeneukan amestua goierritarrarekiko eskapada erotiko bat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 149. orr.
Sergiok erakutsi zion trenak husten eta eskapada bat baino gehiago egin zuten elkarrekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.
· Maite ginituen ateraldi horiek, eskapada batzu bezala baitziren eguneroko dorpe eta iluntto haitarik nolazbait. Herria 2001-09-27
Errana izan denez, ihesi joan omen da bainan laster zuhaitz baten kontra bururatu du eskapada, handik laster hiltzen zela. Herria 2005-07-28
Lehenengo tantoak Kokaren alde izan baziren ere, Goñi II.ak, eskapada eta dejada pare batekin, aurretik jartzea lortu zuen: 2-4. Berria - Kirola 2004-03-21
Peñak sakeari esker egin zituen hurrengo hiru tantoak, bi zuzenean eta eskapada baten fruitu 8-12koa. Berria - Kirola 2006-04-18
Gero du bankarrak bere besoa zinez laxatu eta bere eskapada abiatu, 29-21, batean taula luzeak, bestean sarea bera edo eskuin alde hura miatuz. Herria 2003-04-24
Falta orduan botea Waltarik ere horra anaien eskapada lerro pollitean: 29-18 anaiek. Herria 2003-12-11
-Eskapada ederra egin duzu -esan zion, oraindik urduri, baso-guardak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.
1981ean eskapada ederra egin zenuen, tiroa egiteko moduan parean eduki zintugunean. Berria - Harian 2006-01-07
Eskapada galanta egin dinagu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 67. orr.
eskapada ederra (6); eskapada ederra egin (5); eta eskapada (4)