Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Godfried Hounsfieldek erabili zuen lehenbiziko aldiz eskaner tresna bat burmuina barrutik hobeki aztertzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.
Ordenagailuaren, interneten eta argazki eskanerraren erabilera. Herria 2005-02-24
Bi gailu berri ditu Gipuzkoa Poliklinikak, punta-puntakoak: doitasun handiko irudiak ematen dituen erresonantzia magnetikoa, eta software boteretsua darabilen eskanerra. Berria - Gaiak 2006-03-08
Han ikusi du aparatua, piztuta; ondoko mahaitxoko eskanerrean sartu du argazkia eta, minutu pare bat geroago, pantailan dago neskatoaren aurpegia. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.
Beste eskaner bat egin diogu. Berria - Kirola 2006-04-11
Pairatutako zaurien ondorioz, Jon Karna Ruiz de Viñasprek konortea galdu zuen erietxean, eta eskanerra egin behar izan zioten. Berria - Euskal Herria 2004-04-18
Israelgo lehen ministroari garuneko eskaner bat egin diote eta horrek erakutsi du burmuinean daukan edema apurtxo bat txikitu dela. Berria - Mundua 2006-01-08
Haien garunen eskanerrei begira ikusi dute estresak garuna txikitu egiten duela. Berria - Gaiak 2006-03-01
Bernat Etxeparerengandik 1970era bitarteko euskal literaturako 300 obra euskalki eta genero guztietakoak hautatu eta digitalizatu zituzten, ordenagailuan mekanografikoki kopiatuz, artean ez baitzen lan horretarako eskaner egokirik. Berria - Harian 2005-05-04
Lantegian fundizioko labeak edo digitalizaziorako eskaner aurreratuenak erabiltzen dituzte. Berria - Kultura 2004-12-17
Usain horren osagarri guztiak aztertzen, eskanerrik hoberenak lanak izango lituzke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 11. orr.
Ia berrogeita hamar urte geroago, Ernest Haasen semeak, Alexek, aitaren hainbat argazki hartu eta eskanerretik iragazi ditu. Berria - Kultura 2004-11-26
Beharbada emakumeek dena dakitela pentsatu nuen, sentimenduak irakurtzen dizkigun eskaner bat daramatela beren baitan itsatsirik, eta alferrik nekatzen garela gizonok horiek estali edo erraz gobernatzen ditugun itxurak egiten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.
Begira, eskaner hori fotokopiagailu moduko bat da, zuk argazkia jarri bertan, flax bat atera eta ordenagailura bidaliko dizu argazkia, eta behin ordenagailu barruan dagoela, nahi duzuna egin dezakezu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 31. orr.
eskaner bat (8); eskaner bat egin (5)