Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskaneatu, eskanea(tu), eskaneatzen 1 du ad eskaner batean zehar pasarazi.

Eskaneatzeko eta digitalizatzeko teknika aurreratuenak erabiltzen dituzte, Haz laserra esaterako.  Berria - Kultura   2004-12-17

Frogen oinarri diren eta ehun bat mila orritan biltzen diren dokumentuak eskaneatzen eman dituzte hiru asteak abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Hiru asteko etenaldian, 75/89 eginbideko ehun mila orri inguru horiek eskaneatzen jardun dute defentsek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Dena izango da eskaneatuta, edo digitalizatuta.  Berria - Harian   2005-09-20

Turista gisa, negoziorako edo beste edozein arrazoirentzako AEBetan sartuko diren atzerritar gehienen erretratuak eta hatz markak eskaneatuta izango dira, jagoitik, eta datu base batean gordeko dira.  Berria - Mundua   2004-01-06

Eskaneatu egin dut, eta orain nire gustura ipiniko dut.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 259. orr.

Jakizu!, esango nuke neure burua eskaneatu eta lau-bost urtera iritsita.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez litzateke erakusketa txarra izango: ikusleen poltsa eskaneatuak, museoko paretetan proiektatuta.  Berria - Kultura   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus