Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskandinaviar (orobat eskandinabiar g.er.) izlag/izond Eskandinaviakoa, Eskandinaviari dagokiona; Eskandinaviako biztanlea.

Niels zen, zalantzarik gabe, norvegiar eta apika are eskandinaviar matematikaririk onena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Britainia Handian eta eskandinaviar herrialdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Karolinjioen Inperioaren eta Wessex-eko erresumaren itsas mugetan, eskandinaviar piratek, Mendebaldeko Kristandade jaio berrian, agian Frisiako itsas marka-gizonengandik ikasia zuten ontzigintza eta itsasketa-teknikari hain probetxu ona atera ziotenez, itsasoko agintea eskuratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Mendebaldeko kristauek Normandia eta Danimarkako eskandinaviar kolonizatzaileak konbertitzeko balentria osatu zuten, eskandinaviar gerra-taldeak beren eskortara ekarriz beren jatorrizko gordelekuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Eskandinabiar hizkuntzetan ahoskabe baten atzetiko m ahoskabe bat badago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Eskandinaviar jazzeko banda interesgarrienetako bat da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Italiar errenazimentuaren tankerako eskandinaviar tresnak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Patrice Leconteren gozotasun jokoekin eta Bjoern Rungeren eskandinaviar laztasunarekin abiatu zen atzo Berlinale jaialdiko sail ofiziala.  Berria - Kultura   2004-02-07

Erresuma Batuari, Europako Ekialdeari eta herrialde eskandinaviarrei keinua egin diete horrela, beste ituna leunegia zelakoan baitziren.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Suedian gidari eskandinaviarrak izan ohi dira nagusi.  Berria - Kirola   2006-02-03

Gero eta artista eskandinaviar gehiagok darabilte bideoa artea egiteko.  Berria - Kultura   2004-08-17

Guk ez dugu ahantzi behar hegaldi luze bat hasi berria dugula eta, zikoinekin batera, gau eskandinaviar luzea utzi, eta zeruan goiti abiatu garela, Hegoalderantza.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.

Diseinu eskandinaviarreko platerak, plater hegalarien itxurako hautsontziak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Nire aurrean, neska gazte bat, bakero beltzak jantzita, ia ni bezain altua, ingelesa edo eskandinaviarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

• 2 (izen gisa)

Gu jo gintuen laino berak eskandinaviarrak jo zituen bi egun geroago!  Berria - Kultura   2004-02-21

Irlandarrek badute beren soinua, eskandinaviarrek eta bretoiek ere bai, Portugalgo goialdean aski hedatua da, Frantzia osoan dute etxeko, zer esanik ez Piamonte-n eta Italian barrena.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.

Dnieper eta Neva-ren arroetako eslaviar barbaroen konkistatzaile izan ziren errusiar eskandinaviarrek kultura kristau ortodoxoaz egindako onarpenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Gronholm eta Solberg ez dira podiumean sartzeko lehian egon daitezkeen eskandinaviar bakarrak.  Berria - Kirola   2004-02-06

Eskandinaviarren hegemonia militarrari eta merkataritzazkoari erantzunez, alemaniar hiriek, haiek ere lortua baitzuten beregaintasun politikoa, Baltikoko hegoalde osoan zabaldu zuten beren eragina, armen eta merkataritzaren bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Historian ezagutu diren herodianismoaren praktikatzailerik erabatekoenak pagano izandako eskandinaviar barbaro inbaditzaileengan aurkituko ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Suediako Rallyko izotzean eskandinabiar ez den lehen garaile bihurtu da aurten.  Berria - Kirola   2004-10-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskandinaviar herrialdeetan (3); eta eskandinaviar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus