Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskandalu (orobat eskandalo g.er. eta eskandal g.er.) 1 iz jendartean zirrara edo gaitzidura handia eragiten duen egitatea, eskuarki immorala edo gizarte konbentzioen kontrakoa.

Gure amak autoa gidatzen zuen, galtzak janzten, zigarretak erretzen, nik ezaguera dudanetik; eta laguntzarik gabe joaten zen sendagilearengana eta laguntzarik gabe zinemara, hura eskandalua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Balco laborategiko eskandalua 2003. urtean ezagutu zen, Kaliforniako laborategiko zuzendaritza kontseiluko 35 kideak dopin sustantziak ekoitzi eta banatzeagatik auzipetu zituztenean.  Berria - Kirola   2004-12-05

Jasanezinak zitzaizkion etxean sortzen ziren eskandaluak, liskarrak eta ika-mikak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Agian irakurleak gogoan izango du homosexualak ematen omen duten apaizen eta apaizgaien argazkiekin 2004an egin zuen egutegiak eragindako eskandalua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Kanporatuz gero, besteekiko gure harremanak kolokan jar ditzaketen gure baitako egiek osa lezakete gure intimotasuna, baina eskandaluak, indiskrezioa eta exhibizionismoa, intimotasunaren alderdi zaratatsuenak hain indarrean dauden gizarte honetan, zer dago intimoagorik isiltasuna baino?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Nabarmenkeriak eta eskandaluak, Byronen bizitzari ez ezik, haren olerkien harrerari ere eragin zioten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 44. orr.

Ez txundidurarik ez eskandalurik, apika; apika, harridura apur bat, hutsaren hurrengoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Oso ondo daki [Sadek] eskandalua arma indartsua dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Ez ote dakizu gure familiaren eskandalua denen aho mihitan dabilela?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Baketsu eta otzan ziren guztiekin; garbi eta baketsu ziren jokabide guztietan, eskandalu oro arretaz baztertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Handik gutxira, Ordena gutxietsi eta kanpora joan zen anaiari eskandalua eman ziona.  Berria - Kirola   2004-06-27

Euskal irakurleak, bederen, aspaldi ez du eskandalurik hartzen bere eskuetara ailegatzean gatazka erraten dugun gure kontu triste horren inguruko literatur lanak, diren gogorrenak ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Bihozgabea da bere izen onaz axolarik ez duena; zeren eta ene desohoreak, ni hain ezaguna naizen aldetik, eskandalua ekar liezaioke zernahi jenderi, ez baita berdin sinetsiko, alabaina, horrelako Errege handi eta bihotz onekoa hainbeste haserretu dela enekin, non ez dudan zerbait huts larri egin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 202. orr.

Denok dakigu Bileran ez dutela begiralea lanetik bota beste neurririk hartuko, eskandalua saiheste aldera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.

Delako predikariak hainbateko eskandalua pizten ari ziren Nafarroa Behere guztian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Europako hiriburuetako baten erdi-erdian izen eta tradizio handiko bitxi denda bat erosi zuen MacDonald's-ek, eta hura eskandalu bihurtu zen batzuen ustez, nahiz sinbolikoki ederki erakusten zuen noraino zen egia globalizazioaren kontu hau guztia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 150. orr.

Andrescuk lotura zuzenak zituen Ceaucescu presidentearekin eta, ondorioz, poliziak eskandalu guztia estali zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Kaltea minimizatu, eskandalua atertu arte itxaron.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Badut susmoa eskandalua saihesteko hura bezain zuhur jokatuko ez nuelako beldurrak ez ote zion deabruzko jukutria hura baliarazi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Bidean zaharrenak eskandalu bat baino gehiago eman zion gazteenari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Gabeziak pazientziaz eramatera aholkatzen zituen gaixoak, eta eskandalurik ez sortzera, beren premia guztiak aseak ikusten ez bazituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.

Ponpeiaren amak alarma jo, eta publiko egin zen eskandalua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

Zein bizimolde ote zen, nolabait esatearren, egun bakar bat ere neke eta eskandalurik gabeko hura?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Zigor arina ezarri zioten, bi hilabete estatuko kartzela batean eta komunitate-lanak hamaika asteburutan, eta eskandalua ez zen oso ozena suertatu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.

Berak eskandaluz jaso izan du proposamena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.

Koordinakundeak «eskandalutzat» jo du epaia, eta helegitea jarriko dio.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Zeren nehork ez baitezake onets, giristinoen erregek zernahi egin dezan, kristau mundu osoaren kaltetan eta eliza katolikoaren eskandalutan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.

Eskandalu batetik ihesi joan zen Italiara, eta bertan geratu zen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 24. orr.

Aralarrek adierazi duenez, «zentzugabekeria eta eskandalua da publikoki lanean eta ideia batzuen defentsan -hauek zuzenak izan edo ez- ari diren pertsonei ETAko izatea egoztea».  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saderen obra guztia eskandalu hutsa da. Berehala nobela horrek sekulako arrakasta izan zuen eta eskandalu handia sortu; haren oihartzunak zeharo gainditu zuen Laclosen itxaropena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Mende honetako eskandalu nagusia hauxe besterik ez da: Kristautasuna kristauentzat utopia bat dela, utopia handios bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Liburuak arrakasta handia izan zuen eta eskandalu are handiagoa sortu zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.

Chomskyren iritziz, behaviorismoa "irteerarik gabeko bazter-txokoa da, edo, besterik gabe, eskandalu intelektuala".  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

«Egun Zapaterori esaten dizkiotenak 1998an Aznarri esanez gero, egundoko eskandalu nazionala piztuko litzateke», gaineratu zuen.  Berria - Harian   2005-05-27

Askatasuna erakundeak gogor salatu zuen epailearen erabakia eta «eskandalu juridikotzat» jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Europako eskandalu demokratikorik handiena.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Egun argiz, bederen, ez genukeen bide luzerik eginen, eskandalu publikoaren salaketapean inork kargu hartu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Bera baino 31 urte gazteagoa zenez, izugarrizko eskandalua sortu zen, baina bere mutil-laguna izan zen Isherwood hil arte.  Berria - Kultura   2004-08-26

Hemen denok elkar ezagutzen dugunez, erraza zen nor nor zen asmatzea eta sekulako eskandaluak sortuko ziren gure zenbait bezeroren izenak eta apeta ezkutuak jakinarazi bagenitu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 46. orr.

ETA desagertu gabe Ibarretxeren Plana Eusko Legebiltzarrean onartuko balitz, moralki onartezina litzatekeen itzeleko eskandalu politiko baten aurrean egongo ginateke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Nicolas Sarkozy Barne ministroa espiatzeko 2004an ustez emandako aginduak egunotan piztutako eskandalua dela-eta, Dominique de Villepin lehen ministroari dimisioa eman dezan eskatu diote.  Berria - Mundua   2006-04-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zalantza egiten zuen ez ote ziren haien artean errebelderen batzuk sortuko, zerbait zirelakoan harropuztuko zirenak, liskarrerako prest eta eskandalu-eragile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Seme hark, aldiz, memoria liburu minberatu, zintzo eta aldi berean eskandalu-emailea utzi zuen askoz lehenago idatzirik eta argitaraturik: Papa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 182. orr.

Unibertsitateak ez du batere iruzkinik egin nahi eskandalu-andana bateko azken alea den honetaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Bakardadeak eta deabruaren trikimailuek eta aztikeriek itsutu egin ohi dute marinela, eta horretara, haragiaren irritsarekin itsuaraziz, Sodoma galarazi zuen bekatuan erorarazi; gizonezkoak gizonezkoaren larrua jo! -eskandalu airez esan zuen-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 296. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Parmalateko finantza eskandaluagatik 29 lagun auzipetuko ditu fiskaltzak.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Blairren agintaldia kolokan dago, laboristen finantzaketa eskandalua dela eta.  Berria - Mundua   2006-03-22

Lehenago ustelkeria eskandalu batean murgildua egon zen, bera buru zen Alderdi Kristau Demokratarako legez kanpoko donazioak jasotzeaz akusatuta.  Berria - Mundua   2004-03-06

Iraganeko ustelkeria eskandaluek nazioarteko komunitatea uzkur dezakete.  Berria - Mundua   2004-02-21

Allen Johnson atleta estatubatuarrak (munduko txapelduna 110 metro hesietan) atzo azpimarratu zuen Balco laborategien dopin eskandaluak ez duela eraginik izango AEBetako taldean.  Berria - Kirola   2004-08-10

5 zarata nabarmena.

Aldameneko bidaiariaren kazetara joan zaizkio begiak, Eskandalua San Mamesen: 0-3 dakar titular larriak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Bere logela hirugarren solairuan, eta Santosena lehenengoan izan arren, harrigarria zitzaion atxiloketaren eskandaluak iratzarri ez izana.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Isilik gelditu ziren anaiak, sasi-santuak eskandaluren bat sortuko zuen beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Edariak ekarriko zion Poeri hondamendia: taldean ondo hitz egiteko bizkorgarriren bat behar izaten zuen, baina kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion; eta gutxitan iristen bazen ere intoxikaziora, eskandalu izugarriak sortu zituen behin baino gehiagotan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

6 eskandaluzko izlag eskandaloa sortzen duena, eskandalosoa, eskandalagarria.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Merteuil andrearentzat zinez laidogarria zen egoera hark haren zalgurdia iragarri zuten arte iraun omen zuen; eta bazihoalarik, eskandaluzko oihuak areago ziren gehitu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 528. orr.

Eskandaluzko aldizkari bat baino irrikagarriagoa iruditu zitzaidan zerrenda hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Nola baitaramazu bizimolde zuhur eta landara bazterreratua, eskandaluzko abentura horiek ez dira zuganaino heltzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

Bere burua defendatu zuen, nik iguriki bezala; eta, zuk ere iguriki zenezakeen bezala, sorrarazia nion mesfidantzan eta izuan funtsatu nuen erdeinu haren froga, bai orobat ondoren gertatua zen eskandaluzko ihesaldian, nire gutunei ihardesteko ukoan, gutunak hartzeko ukoan, etab.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Bere irri-algara eskandaluzko haiek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 32. orr.

Karlos Zabalak euskaraturiko eleberri eskandaluzko hau gozatzeko parada ezinago egokiak izango dira udako arratsalde edo gau ameslari bezain eldarnio amaiezinekoak.  Berria - Kultura   2004-07-10

Uztazu esaten ni sekula ez naizela hain gorabehera eskandaluzkoetan nahasirik egon.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 272. orr.

Idoloen adorazio eskandaluzkoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Karlos Zabalak euskaraturiko eleberri eskandaluzko hau gozatzeko parada ezinago egokiak izango dira udako arratsalde edo gau ameslari bezain eldarnio amaiezinekoak.  Berria - Kultura   2004-07-10

Espero genuen arren, eskandaluzkoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

San Isidro Institutuko behinolako kaperan ematen zen Kimikako eskola, batez ere, eskandaluzkoa zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Langileen batzordeari «eskandaluzkoa» iruditu zaio arbitroen erabakia.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Irabaziak «eskandaluzkoak» direla salatu zuen, eta beharginen soldatak KPIren azpitik igotzen dituztela gaitzetsi zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

-Ba al dago zerbait lizunik, eskandaluzkorik?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Onartezina da, inondik ere, nire jokaera: eskandaluzkoa, iraultzailea, desorekatzailea; lege-haustailea, lizuna, probokatzailea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.

Literatur kritikari guztiak ez ziren bat etorri iritzi horrekin, eta prentsan kanpaina ugari egin zituzten, Zolaren literatura eskandaluzkotzat joz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Eskandaluzkoena, baina, ez da munduan gosea dagoela, baizik eta arazo horrek irautea, konpontzeko baliabideak daudenean.  Berria - Gaiak   2004-09-21

7 eskandalu bide (orobat eskandalubide)

Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Baina beretzat eta anaientzat eskandalu-bide izateari beldur handia zionez, ez zuen haiekin eztabaidan aritu nahi izaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 611. orr.

Ez beza eduki adiskidetasun pribaturik, ez dadin gerta, batzuk besteak baino maiteago izanik, denentzat eskandalu-bide gertatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.

Unetik unera are nahigabetuago nintzen, eta jakinminez irrika bizian nintzen arren, ez nintzen ausartzen ezein albisteren galdea egitera, gero agian mundu guztiari gorde ahal izan nahiko nion urratsa eskandalubide gerta zedin beldurrez. zeren, erdietsi ahal izan duzun ospeaz den bezanbatean, ez duzu fermuki galdatuko, hala uste dut, balio handitan har dezadan eskandalubide bat sorrarazteko edo baliatzeko antzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 519. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus