Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskandalizatu, eskandaliza(tu), eskandalizatzen 1 du ad eskandalua sortu.

Esaldi hark herria eskandalizatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Ez dut inor eskandalizatu nahi, baina, gezurra badirudi ere, gure planeta hau larrutero birtualez eta Xerezade anorgasmikoz beteta dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Txikitako borrokak gogoratu nituen orduan, ama eskandalizatzen zuten borrokak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

Azkenean beti nahi izan zuena lortu zuen bere obrekin: probokatzea eta eskandalizatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Bakezale bazarete, klerikoak eta herria, biak irabaziko dituzue Jaunarentzat; eta hau onargarriago zaio Jaunari klerikoak eskandalizatzea eta herria bakarrik irabaztea baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 371. orr.

Ez zuen, alabaina, Tuzidides baten tenpleko athenaitarrik eskandalizatu izango, oraindarrok agian espanta gintezkeen moduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 260. orr.

2 da ad eskandalua jasan.

Izugarri asaldatu eta eskandalizatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

Patetikoa iruditzen zaidana da Kataluniako gizartea eskandalizatu izana ETAk Katalunian su-etena deklaratu zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Caravaggioren margolan zentsuratu horri buruz ari dela, hala dio Gombrichek, margolariak koadroa entregatu zuenean jendea eskandalizatu egin zela, santuaganako oso begirune gutxikoa iruditu zitzaiola.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Zesarreneko Pilar eskandalizatuta zegoen eliza barruan izan zelako, noraino ailegatu behar dugu eta horrelakoak esaten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Bidean kantari ni, Morgan eskandalizatuta.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.

-Aitaren aulkian, John? -egin zuen oihu Wendyk, eskandalizatuta-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 139. orr.

"Ez duzu maite Ama Birjina!", egin zuen oihu maistrak, eskandalizaturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 192. orr.

Orain hasiak dira Birjina horien garbitzen, zuritasuna agerian utziz, Irungo Junkalgoko Ama Birjinaren gisa... kristau frango eskandalizaturik utzirik!  Herria   2005-09-08

Eta, eskandalizaturik nengoen alde batetik, baina baita gogara ere bertzetik, gero eta gogarago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 288. orr.

Estatubatuarrek Abu Ghraib espetxean eginikoak ikustean Tony Blair «eskandalizatu» dela esan du Londresek.  Berria - Mundua   2004-05-01

3 (era burutua izenondo gisa)

-Hogeita zazpi xuxen errateko -zehaztu zuen Marik, adiskidearen doinu eskandalizatuarengatik irriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

Bat-batean emakumeak, ameslari, irribarre harro eta pittin bat eskandalizatua ezpainetan, ahotsa arrastatuz esan du: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Ez dut eskandalizatuarena egin nahi, zientzia ez dela politizatu behar eta gisa horretako adierazpen ingenuoak eginez, ez baitut uste politikaz aparte utz daitekeenik hura.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Nora begira egon dira 12 urteotan orain hain eskandalizatuak dauden Miren Azkarate eta Txema Urkijo?  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus