Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskalpelo iz gailu kirurgikoa, aho biko xafla mehe eta puntaduneko ganibet txiki baten itxura duena.
Mundu osoko jakintsuak, filosofoak eta borreroak beraren ziegan elkartuko balira eta, aurrean liburuak, eskalpeloak, aizkorak eta urka-bilurrak jarrita, frogatu nahi izango baliote heriotza existitzen dela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 65. orr.
Ikasle gehienak irrikatan zeuden disekzio-salara iritsi eta eskalpeloa gorpuetan sartzeko, ankerkeria primitibozko hondar atabiko bat geratuko balitzaie bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Horrelako bitxikeriaren batzuk kontatu zituen -beste bat aipatzeko, hantxe bertan auzitegi-medikuari erabili zuen eskalpeloa erosteko eskaintza egin ziotela-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.