Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskaletza iz eskalearen bizibidea; eskale izatea.
Eskaletza desagerrarazteko neurriak hartu behar direla entzuten dut alde guztietan, eta bitartean haiek ugaltzeko ahal den guztia egiten da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Neguko lehorte eta erreak eskarmentu txarra uzten zuen normalean, eskaletzan, esku-zaku eta guzti ibili beharrerainoko eskarmentua juxtu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.
Hala errebelatu zitzaion Dolcinori eskaletzaren miraria. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.
Maiteko ahal hau Zeusek nik adina, eskaletzatik atera bainauk. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.