Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskale 1 iz adierazten dena eskatzen duen pertsona.

Preso abertzaleek epaileari men ez egiteak aztoratzen ditu su-eten eskale horiek, eta ez du ematen isolamenduetan dauden presoen egoerak edo komisaldegietan atxilo edukitzen dituztenen larriak asko arduratzen dituenik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Da oraino bertzelako gizarte baten eskale suharra.  Herria   2003-07-03

· Ihauteria-kari etxez etxe eskale zabiltzanek kantatzen ohi zuten "ez zabiltzala ederrez ez eta ere beharrez bainan usaia xaharraren ustez erreprotxu beldurrez!  Herria   2005-07-21

2 eskean bildutakotik bizi den pertsona. ik eskeko.

Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena.  Elizen arteko biblia   Lk 16,20

Pobreak eta eskaleak ziren, baina jendetasun apurraren jabeak ere bai.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Herri xehea makilaka urrundu behar izaten delako, edo arlote, eskale eta pikaroei egurra ematen zaielako, ez da pentsatu behar Txinan ez dela elkar babesteko legerik, eta legeok ederto gobernatzeko bidea ematen ez dutenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Eskekoak ziren munduan gehien maite zituen pertsonak, Lurra bete eskale desio zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Europako hiribururen bat aukeratu ohi zuen, Paris gehienetan, eta han bertako clochard eta eskaleekin nahastea gustatzen zitzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.

Anaiei esaten die "poz hartu behar dutela, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Gau hura geltoki aldean, eskaleen kartoizko aterpe ahuletan pasatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

Zergatik aukeratu duk eskaleen ogibidea?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Jaunak pobretasuna du gogoko, eta batez ere beren borondatez eskale bihurtzen direnen pobretasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 327. orr.

Ipuineko eskaleak printzea gordetzen duen bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Eskalez jantzirik sartu omen zen Troian, eta Helenari jakinarazi omen zizkion greziarren asmoak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Gero hartu astoa eta etorri etxera, bidean aurkitzen duzun lehendabiziko eskaleari limosna emanez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Ezertxo ere ez dutenek, eskaleek-eta, haur asko izaten dituzte.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.

· Bat-batean ohartu nintzen ene parean, baina karrikaren bestaldean, bazela eliza xahar bat eta haren atean emazte gazte bat eskale.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Aberats aspertu bat kalera irten da eskale jantzita, berarekin ondo portatzen den lehendabizikoari milioi bat lira emateko asmoarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Isengard suntsiturik zagok, eta zuen nagusi miretsia eskale zabilek lurralde basatietako bideetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.

Zikin eta zarpail, eskale nabilelako?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Ibil bitez haren haurrak harat-honat eskale, beren etxeak konfiskatu dizkietelarik.  Elizen arteko biblia   Sal 109,10

Eskaletzat jotzen dituzte. "Zergatik ez duzue lan egiten?" oihu egiten diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraman ezazu eskale gizajo hau, hirian eskean ibil dadin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 123. orr.

Ni zerrizainarekin joango nauk, eskale zahar baten itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Hago hortxe, nire mahaitik urrun, segituan Egiptora edo Txiprera bidaltzea nahi ez baduk, eskale lotsagabe hori!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 129. orr.

Nora daramak, zerrizain miserablea, beste eskale nazkagarri hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 126. orr.

Denak barreka hasi ziren, eta eskale zarpailen inguruan bildu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 134. orr.

Gurasoak eskale profesionalak nituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Eskaleak gezurtiak izaten dituk, jateko zerbait ateratzearren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baionako Besten karietara Paristik etorri eskale-taldea karriketan eske zeuden etxekoei eldarnioka hasi zitzaien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 279. orr.

Goiargiak joa sentitu zen Misiako errege Telefo hantxe agertu zenean, eskale-zarpaz jantzirik eta saski bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Heroi itxura duten eskaleak, eskale itxura duten heroiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

Ulises Itakara itzultzen da, eta bere lurretako zerrizainarekin bizitzen jartzen da, eskale itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Urte askoan zirku ibiltari batean lan egina, haur denboratik sarritan egona zen eskale jendearekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren plazerrik handiena anaiekin irtetea zen, haiek ogi eskale zihoazenean atez ate.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

6 (izenondo gisa)

Parisen eman zuen boladan ikaragarri gozatu zuen itsu-makila hartuta metroan, bagoiz bagoi, itsu eskalearena eginez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.

Karmel Mendiko ordenako fraide eskalea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 171. orr.

Bere galtzetako poltsiko handietan zeuzkan errubloei diru hotsa eragiten zien, monje eskaleek katiluko txanponei bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Nire lagun eskaleek inolaz ere ez zuten harrapatuak izan nahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.

Castro della Pieve herrixkan gazte eskale bat bizi zen, jaiotzatik gor-mutua zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Kilometro amaigabeak egin ditut horrela, eta zuritasunez inguratutako tarte neketsu horretan Tabrizko andre eskalearen irudi beltza etorri zait gogora behin baino gehiagotan, iragarpen gaizto baten antzera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

Herrian sartzen nintzela, atso eskale serios batek, ehun urtekoa bai, pareta baten bazterretik zutitu eta erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Kristo haren Semeak, bekatarien alde erregutuz, hitzeman zuen bere bizitza eta nekaldia gizon batengan, hau da, Frantzisko pobretxo eskaleagan, berrituko zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

7 eskale-belar sendagintzan erabiltzen den landarea, bi urte baino gehiago iruten duena.

Gaztainondoarenek txistu hotsa atera dute, eta eskale-belar gorakariak palastaka ari dira, murruan barna elkar joka.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atso eskale serios (3); baina eskalea (3); beste eskale (3); bi eskale (5); eskale bat (28); eskale batek (4); eskale baten (9); eskale bati (7); eskale eta (7); eskale gisa (5); eskale itxura (6); eskale itxuran (4); eskale serios batek (3); eskaleak ere (4); eskaleak eta (3); eskaleen artean (4); eta eskale (17); eta eskaleak (7); ez ziren eskaleak (3); ogi eskale (3); zen eskale (3); zen eskalea (3); ziren eskaleak (3); zuen eskale (7); zuen eskalea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus