Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskalatzaile 1 iz eskaladan aritzen den pertsona.

Euskal Herriko mendizale, eskalatzaile eta alpinisteri, bai-eta orokorkiago mendia maite duten guzieri eskainia da.  Herria   2004-04-15

Dino Buzzati, puntako idazle izateaz gainera eskalatzailea baitzen, harritzarraren erpinean ageri da egunkari batek baino gehiagok eman duen 1940 urte inguruko argazki batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Getxoko eskalatzaile bat hil da Benasquen, Creta de Salenques eskalatzen ari zela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Goierriko eskalatzaileak esku-eskura izan du 9a zailtasuneko Flat Mountain bidea kateatzea.  Berria - Kirola   2004-12-16

Egia da neguko eskalatzaile on ugari dagoela, eta rokodromoetako boom-ari esker gero eta eskalatzaile hobeak daudela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Messner bezalako eskalatzaile ospetsu handiek zein gu bezalako gizajo ezezagunek, edo sekula itzuli ez zirenek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 143. orr.

Artezi batek arrakalatzen du oinarritik gailurreraino, gora egin ahala gero eta meharragoa artezia, azkenean eskalatzailea haitz-hormara irtetera behartzeraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Josune Bereziartu lazkaotar eskalatzaileak eskuratu du 2002ko Gipuzkoako kirolari hoberenaren saria.  Herria   2003-01-28

Alemaniako bi eskalatzaile hil ziren atzo, Aconcagua mendiko iparraldeko aurpegiko glaziar batetik igotzen ari zirela.  Berria - Kirola   2004-02-11

2 (izenondo gisa)

Josune Bereziartu munduko emazte eskalatzaile hoberena.  Herria   2003-07-31

3 irud/hed (gutxiesgarria)

Nik ezarri izengoitia aise hedatu zen lantokian: "Eskalatzailea".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Eskalatzaileak soilik zuzendariarekin eta enpresako kontseilari-delegatuarekin erabiltzeko irribarrea zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskalatzaile bat (5); eskalatzaile eta (4); eskalatzaile goierritarrak (3) e skalatzailea bere (3); eskalatzailea da (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus