Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskalatu, eskala(tu), eskalatzen 1 du ad gailur garaietara batez ere eskuez eta hankez baliatuz igo.

Iltzeak, sokak, mosketoiak, estriboak... Yosemiteko Great Captain eskalatzeko adina tresneria zegoen han.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

Eskalatzeko hautatu zuten harkaitza biziki zaila eta lanjerosa zela gehitu zuten jendarmerikoek.  Berria - Kultura   2004-05-06

Kantabriako 27 urteko mutil bat hil da Atxarteko harrobian, eskalatzen ari zela erorita.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Ehiztari eta arrantzale franko dago, baina Bennettek nahiago izaten du basoan oinez ibili, eskalatu edo mendian zehar eskiatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Hainbat atzamar moztu zizkioten Annapurnatik bueltan eta, klaro, nekez eskalatuko zuen berriz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 118. orr.

Malkardura eskalatuz inguratu dut arroka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Hemen ere esku-belaunez eskalatu behar izan dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Ertzik gabeko metal xafla dirudi eskalatu beharrekoak, hain da zenbaitetan zaila.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.

Hilean behin desestresatzera mendira, naturara edo eskalatzera doazen pastillero bukolikoak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.

Eskalatzeko soka berriak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 107. orr.

2 irud/hed

Hantxe ikusi genuen sarrerako film laburra: Harald Lloyd, fatxadetan gora eskalatzen, hogeiko hamarkadako modaren arabera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Gauerdiko ordu berandu hartan Padre Solanak bere talaia utzia izango zuela uste genuen, baina Ikastetxeko harresia eskalatzen hasi ginenean amaraunean erorita geundela ohartu ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.

1984an, eskalatzen hasi zen berriz: 7b zailtasuna duen bide bat igo zuen.  Berria - Kirola   2004-09-09

Txikitan armairuetan gora eskalatzen zuela gogoratu zuen orduan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 134. orr.

Nik ere lurrera jaitsi nituen begiak eta debozio handiz, pausatuki, joan nintzaion zangoak eskalatzen, orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Harresietan nago fosoa eskalatu ondoren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Orkoen galeriako harrizko atera itzuli zen azkenik eta, oraingoan ere, hura trangatzen zuen mekanismoa edo morroiloa aurkitu ezinik, lehen aldian bezala eskalatu eta beste aldera salto egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.

Aspalditik erabili gabeko sastraken arteko bidexidor zahar batek igo baino gehiago eskalatu egiten zuen dozenaka metrotan, leize-zuloaren aurreko plataforma txiki bateraino.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus