Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskalapoi (orobat eskalapoin) 1 iz zurezko atal bat hustuz egiten den oinetakoa, hainbat lurraldetako nekazariek-eta erabiltzen dutena.

Haren emazteak mantal luze bat, puntuzko jaka beltz bat eta eskalapoi batzuk janzten ditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Zeren eskalapoi batzuetarik ez baitago txapinak ateratzerik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Arrantzaleentzako sare, eskalapoi, xira eta abarren salmentan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 346. orr.

Hara, eskalapoietatik txapinetara, eta oihal zakar merkezko gonetatik zetazko soineko harro finetara pasarazten baduzu, eta "hikazko Maritik, berorizko anderetara" ez du gauza onik egingo neskak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.

Ene eskalapoinak nekez kentzen ditut ene oin hormatuen berotzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Patxadaz jaso ditu bere gauzak: poltsa, Discmana, berokia; eskalapoiak kendu, eta zapatak jantzi ditu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 38. orr.

Euskaldunak ez du gehiago eskalapoinekin eta burua-apal ibiltzerik, ez baserrian ez-eta hirian ere.  Herria   2003-04-17

Auzoko haurrak alkandora mehe batez jantzita, oinak eskalapoietan dituztela, berokirik gabe, txanorik gabe, galtzerdirik gabe ibiltzen dira kalean, eta ez dute nork lagundurik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Elur-zerrenda fin bat zuen Gabrielek, kapa bat baliz bezala, soingainekoaren sorbaldetan eta, oin-puntakoak balira bezala, eskalapoien behatzetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 263. orr.

Zorua batere bustia baldin badago, eskalapoiak jantzi behar izaten ditut.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.

Eguberriz espartinekin, Pazkoz eskalapoiakin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 494. orr.

-Zurezko eskalapoiak egiten dizkiot laborariari eta larruzko botak kapareari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Trukean mokanes bat eskura, orratza, haria, egiazko eskalapoin pare bat alabaina, frantxixkano oinetakoek elurra biltzen dute barnera urrats guziez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.

Elurretan beltz eta bustirik ageri zen Sergeik galdutako eskalapoi orporik gabea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.

Balezta eta gomazko eskalapoi-parea zeuden aurreko atearen ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Umeteria hasi da ataga arakatzen, doi-doi jotzen, hasieran zuhur, gero zakar, eskalapoi-kolpeka eta, itxaroteaz nazkatuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

Airean pattar usaina zegoen eta eskalapoin hotsa heldu zen karriketatik.  Berria - Kultura   2004-06-16

2 adkor gai ez dena.

Zuen ama ez bezala, eskalapoia zara musikarako.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 103. orr.

3 (izenondo gisa)

De Villepin lehen ministro berriaren neurri eskalapoin horiek, on ta tzarrak saltsa berean nahasirik.  Herria   2005-06-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus