Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskalafoi iz funtzionario edo kidekoen talde bateko banakoen zerrenda ofiziala, kategoriaren, antzinatasunaren edo merituen arabera antolatua.

Unibertsitateko eskalafoian gora samar daudenak izaten dira jeneralean epaile: irakasle titular eta katedratikoak, alegia, lanpostu finkoa eta soldata polita dutenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.

Eskalafoian igotzeko aukerarik gabeko titular petral bat izatea, ordea, ez nuen hain atsegin; Arantxa askoz ere ibilbide profesional bizkorragoa egiten ari zela kontuan harturik, batez ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Beste neskato lagunen harrera ikusirik, puntu bat gehiago irabazia zuen orduantxe bertan Luziak nire edertasunaren eskalafoian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus