Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskalada 1 iz gailur garaietara eskuez eta hankez baliatuz igotzea.

Hutsegitea ez zen gehiago ezbehar komiko samar bat, etsamina bat izorratzen edo nota jaisten dizuna: hutsegitea eskaladan zoazenean bezala zen, indarrak neurtze bat, kontura-jauste bat, maila bat gora, adoretsuago eta trebeago bilakatzen zaituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Neguak ere eskaladan aritzeko baldintzak zailtzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Mendian ere ibili dira ikasleekin, Aspeko mendietan gaindi, eta ere eskaladan trebatzen Olorone aldean.  Herria   2004-09-09

Beti esan izan dut gailur batek ez duela halakorik merezi, baina esperientzia honek bai merezi izan du: taldeko lanak, K-2ko eskaladan izan ditugun sentsazioak, horrek denak merezi izan du.  Berria - Kirola   2004-08-03

Milanera aldatu nintzen ezinbestekotzat jotzen nituen gauza apurrekin: bizikleta, Rabelais, Macaronaeak, Moby Dick Pavesek itzulia eta beste liburu bakan batzuk, pikotxa, eskaladarako soka, logaritmo-erregela eta txirula bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Aran haranean egon gara eskalada egiten.  Berria - Harian   2005-08-30

21 urterekin, eskalada utzi zuen, fisioterapeuta aritzeko.  Berria - Kirola   2004-09-09

Eskalada libreaz, noski, ez zuen ordu ezkero ezer jakin nahi izan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Udan, bakarrik joaten zenean, berekin eramaten zuen sarritan txakurra, eskalada-lagun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Jende askok oraindik uste du kontsumoa eskalada prozesu bat dela; alkoholdun edariekin eta porroekin hasten dela, eta kokainarekin edo heroinarekin amaitzen dela, gizarte bazterkerian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Gure bizitzako urteak eskalada baten moduan aurkeztu dizkigute, ondasun materialen eta ekonomikoen bila etengabe gora eta gora jo beharreko igoketa baten moduan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 102. orr.

Egia da barruko eskalatzaile askok, kirol-eskaladan aritzen direnek, ez dutela neguko eskaladan aritzeko behar adina formakuntzarik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

2 irud/hed

Aste eta hilabete haietan gure Erakundeak zeraman eskalada jasanezina zitzaion Madrili.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskalada egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus