Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Lurringileek 0tik 8rako eskala bat erabiltzen dute askotan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
440 Hz dituen La bat baino eskala bat goragoko La notak 880 Hz izango ditu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Ez da eskala hierarkiazko bat, zeinaren baitan punturik gorena gainerako guztien nagusi den, ezta ontzat eman beharreko osagarri gehitu huts bat ere. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.
41eko kalentura markatzen duen termometroari eskala aldatu, eta 41aren ordez 38a jartzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.
Horrexegatik esaten zaio eskala absolutua gradu Kelvinei, beste eskalek ez bezala zeroan baitu muga. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.
K ikurrak tenperaturako eskala absolutua adierazten du (gradu Kelvin). Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.
Horrela gertatzen da Leibnizek abian jarri eta Bonnet-ek egokiro sustatu zuen sorkarien eskala jarraituaren lege hain ezagunaren baieztapena edo ukapenarekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.
Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean, maiztasuna jaitsi ahala, berriz, baxuagoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Delituen eta zigorren eskala unibertsal bat balego, tirania-eta askatasun-mailak neurtzeko modu frogagarri eta komun bat izango genuke. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.
Zenbat eta gorago egon gizartean, orduan eta balio handiagoa; eskala hierarkikoan gora egin beharra dago, arrakasta izan nahi ezkero bizitzan, eta abar. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.
Garai horretan eraikuntzarekin erlazionatutako profesionalei, hala eskala arkitektonikoan nola hirigintzaren nahiz lurralde-eraldakuntzaren eskalan [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.
Herder-ek ez du progresoa ukatzen, baina progresoaren ideia ez dago zergatik esplikatu derrigor eskala linealetan, inperialistetan azken finean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.
Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat; eskala horretan, bat eta zero dira digitu bakarrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.
Hamarka zenbatuta, oinarrizko eskala bi eta bostekin bakarrik zati baitaiteke, eta bi, hiru eta laurekin zati daitekeen zenbakirik apalena, berriz, hamabia da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Mugimendua eta sekuentzialtasuna -eta, horrenbestez, denbora- funtsezkoak dira pertzibitzen den munduaren oinarrian dagoen espaziozko eskala hau eraikitzerakoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Landareen azterketa sistematikoen kasuan hautemate eta hizkuntza kode zorrotza erabiltzen da eskala konstante baten arabera; deskribapen metodikorako kodeak nahikoa libreak dira eta kokapenerako eskalek oszila dezakete. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Eskala-desberdintasunak, S.B.ren kasuan bezala, ez zuen axola. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Gure gizartean egon daitezkeen gizon eta emakumezkoen arteko desberdintasun agerikoak (balio-eskaletan gerta daitezkeenak esate baterako) berezkoak dira ala egoeraren ondorioz sortu dira? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.
Muskulu ildaskatuak, berriz, esfortzu-eskala askoz zabalagoa du, eta abisatu egiten du gehiago ezin duenean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Garrasi-eskala osoa izan zen entzungai haren ostean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Gizakien elkartasun-beharra kontuan hartuta, interes partikularren talkatik ezinbestean sortzen diren hitzarmenak kontuan hartuta, bidegabekeria-eskala bat sortzen da, eta horren lehen mailan daude gizartea berehala desegiten dutenak, eta azkenengoan gizarte horretako kide pribatuei egindako injustizia txiki-txikiak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Tarifa [...]: Inportazioetako tasa-eskala, bertako ekoizlea kontsumitzailearen gutiziatik babesteko prestatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Ekoizpen-eskala handiago bati esker kostuak murritz daitezkeenez gero, eta, hortaz, mozkinak areagotu, enpresei ahal duten guztia egitea interesatzen zaie merkatuan duten partea handitu ahal izateko: Logaritmikoa da dezibel-eskala, hau da, 10 dB-ko aldaketari ozentasun hamar aldiz handiagoa dagokio; 20 dB-koari ehun aldiz handiagoa; 30 dB-koari mila aldiz handiagoa, eta abar. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Kolore-eskala (beltza -gris mailak- zuria). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.
Berez, ordea, koloreak ez baina argitasuna irudikatzen duten irudiak dira horiek, eta gris-eskala zabal bat erabiltzen dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.
Pertzepzioaren helburua ikusmenezko munduaren ebaluazio-eskala bat ematea da nolabait Gibsonentzat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Presaka egindako planoak zirela nabaria zen: planoen eskala edo arkitektoaren izena ez zeuden bertan zehaztuta. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Pare bakoitzean zati txikiagoak egiten dira, eskala txikiagoko mapak eginez horrela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.
Eskala batzuk bizi-bizi, hatzen zurruntasuna kentzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania kontrastetsuak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.
Honenbestez, bi oktabako eskala kromatikoa osatu zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.
Bigungarri goxotan bildu oinek zeramaten melodia, eta hatzek, berriz, bariazio eskala bat jotzen zuten, hutsalki, nota-sail bakoitzaren ondoren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.
Baina balio izan zitzaigun Koczis jotzailearen digitazio apartaz gozatzeko gora eta beherako eskaletan, mordente, trino edo apoiaturen gardentasunaz harritzeko. Berria - Kultura 2004-02-20
Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna; kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Alde batetik arazoaldiak aurkitzen ditugu, proletalgo deserrotu eta arranguratsuak ez ezik, kolonizazio-enpresak ere eskala handian sortzen dituztenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Toki zein nazio mailako administrazioei egokituko zaizkie, bakoitzari bere eskumenen barnean, ingurumenaren gainean zertzen diren eskala handiko jarduera gehienak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.
Izurria da GIB birusa, eskala txikikoa, baina etenik gabe aurrera doana, eta behar adinako jaramonik ez zaiola egiten salatu dute. Berria - Gaiak 2006-03-29
Donostiako Belle Époque deritzonari esker, hiriak mende aldaketaren garaiko Parisen tankera hartu zuen, eskala txikian bada ere. Askoren artean «Rataplan» - 58. orr.
Diskurtso txiki bat da, nolabait, puntu bakoitza, bertsolariak eskala txikian jardun erretoriko guztia errepikatu behar izaten duen azpi-diskurtsoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.
Estatu unibertsal baten gobernu-egoitza benetan lur ona da espirituzko haziak erortzeko, horrelako hiri bat mundu zabalaren epitomea baita eskala txikian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Barbaroz betetako Kristandade Ortodoxoan kausa berak ondorio bera eragin zuen eskala txikiagoan, lirika herrikoi eta poesia epikoaren loratzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Inperio horietako eskala zabaleko talde-lanaren antolamenduak erakusten duenez, zorrotz banatua zuten lana. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Bestalde, G. Canguilhemek berak ere egiten duen zientzien historiaren eskala mikroskopikoen eta makroskopikoen arteko bereizketa dugu, haietan ez baitira modu berean banatzen gertaerak eta hauen ondorioak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.
Unibertsoaren eskala nire aldera ekartzeko era bat zen bizikleta ibaira botatzea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.
Eskala-problema hutsa azken batean, alegia, Jackson Pollocki, bere garai oparoenean, miniatura akriliko bat egitea enkargatu baliote bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 170. orr.
Dena den, atzeman dezakegu etenik gabeko lurralde batean, jendaki sendetarioen artean garaturiko hizkuntzek eta dialektoek gertaera berak -hizkuntzek eskala handiagoan- ageriratzen dituztela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 247. orr.
1926an, Okzitaniako Tolosatik Casablancarako lehen hegaldia egin ondoren, Casablanca-Dakar posta hegazkinen nahitaezko eskala zeten Juby-ko lurmuturreko aireportu buru aritu zen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.
Poztu nintzen galanki, eskala egin genuenean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
-Parisen eskala bat beharko nuke, erosketaren bat egiteko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 33. orr.
Auto hondatu bat bide bazterreko zangara ateratzeko behar duten denbora [...] aski izan dugu guk eskala lekura iristeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.
balio eskala (3); bat eskala (3); beheranzko eskalan (3); da eskala (3); du eskala (3); eskala bat (11); eskala batean (5); eskala bizkor (3); eskala handiagoan (3); eskala handian (8); eskala handiko (14); eskala horretan (5); eskala txikian (6); eskala txikiko (3); eskalak eta (4); eskalan behera (3); eskalan eta (3); eskalan gora (4); eskalarik gabeko (3); eta eskala (12); eta eskalak (3); grisen eskalan (3); richter eskalako (5); richter eskalan (20); richterren eskalan (4)