Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iparraldeko Herriko Etxe guzietan, edo bederen gehientsuenetan, antolatuak dira elgarretaratzeak, Batera plataformaren lau eskakizunen inguruan: euskararen ofizialtasuna, euskal departamendua, Euskal Herriko laborantxa ganbara, Euskal Herrian berezko unibertsitatea. Herria 2003-05-22
Euskararen berpiztea, administrazio elebiduna, presoen hurbilketa, euskal departamendua... ez da eskakizunik falta, Euskal-Herriaz doi bat axolatzen denarentzat. Herria 2002-11-21
Giza elkarte horiek bi eskakizun plazaratzen dituzte: batetik administrazioak aitzinetik ekar dezala neguko hotzek sortzen dioten eginbidearen betetzeko dirua, eta bestetik gauaz aterbe gabeen errezibitzeko gune bat iraunkorra idek dezala Baionako alde hauetan. Herria 2005-12-08
Munstrokeria bat zena, giza erailketa, bat-batean etika iraultzailearen eskakizuna zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
Eskakizuna egiteko, han zeuden munduko hainbat lekutako pertsonak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.
Prest zegoen haren edozein eskakizun entzuteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.
Akta hura laburregia ez ote zen aipatzen ausartu zenean, eskakizuna bideratzeko behar ziren alderdi garrantzitsu guztiak jasotzen zituela esan zuen notarioak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.
Hala ere, gizonak euren eskakizunak lortzeko zorian daude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.
Zuzendaritzari «eskakizunak aintzat ez hartzea» egotzi zion ELAko ordezkariak. Berria - Ekonomia 2004-08-07
Zein dira zure eskakizunak? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.
Daukagun aukera bakarra, epaileari gure eskakizunak bidezkoak direla erakustea da. Berria - Ekonomia 2004-06-04
Gela hartan entzuten zituen bere menekoek ekarritako kexak eta eskakizunak, bertan banatzen zituen eske zetozenen artean laguntzak eta ondasunak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Brown jaunaren eskakizunak harago zihoazen, eraginkortasuna zuten helburu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.
Rock izarren eskakizunek aspertu egin zuten: bati zazpi urteko 'whiskey' eskoziarra eskaini behar zitzaion, beste bati luxuzko egongela bat antolatu behar, azken bati Kolonbiako kalitatezko kokaina. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 184. orr.
Alferrik bidali zituen hainbat eskakizun "Comité de Súreté Générale"ra, eta heriotza-zigorra eman zioten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.
Mutila, zeina ni baino gazteagoa baitzen eta era berean ederki burusoildua, gogor saiatzen zen maiteñoaren eskakizunak betetzen, jubilatu urrezko txarteldun talde bati zeharka begiratzen zien bitartean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 29. orr.
-Zuzen hago: gu bezalako jendeak zintzo-zintzo betetzen ditu beti legearen eskakizunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Sortzen ari den gizarte berriaren eskakizunei erantzuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Sindikatuek lan ituneko eskakizunei uko egin zietela iragarri du enpresa zuzendaritzak. Berria - Ekonomia 2004-01-10
Teherango gobernuak NBEren eskakizunei entzungor ez ezik, aurre ere egin die, IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziaren arabera. Berria - Mundua 2006-04-29
Gizakirik gehienak, esango du funtsean Spinozak, ez dira ezagutzaren eskakizunei bizkar emanik eta ezjakintasunean murgildurik egoten, baizik eta areago, orain arte eskakizun horri erantzun diotenek ere badirudi ez dutela gizakiaren guraririk sakonena den hori ase. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Eskakizun guztiei aurre egingo diegu. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 107. orr.
Saiatu naiz argitzen bere baitan -bere neurriak hartzeko eta bere eskakizunak zehazteko- nik erabili dudan deskribatzeko aukera bat, ondo ezagutu gabe berak ezartzen dituen betebeharrak eta bere baliabideak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.
Pintura geroz eta harrapatuago aurkitu zen elkarren kontrako bi eskakizunen artean: gertaera guztia irudikatu beharra, alde batetik, gertaera hori ongi uler zedin, eta une bat baizik ez irudikatzea, bestetik, pertzepziozko antza zehazkiago gordetzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 216. orr.
Hemen daukat adierazpen baten zirriborroa, gure eskakizunen araberakoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.
Diru- eta finantza-eragozpen guztiz larrien aurrean, ekonomia-politikak nazioarteko konkurrentziaren eskakizunen mende geratu dira apurka-apurka. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Proba bukatzean, ikusiko du ea bezeroaren eskakizunetara egokitzen den emaitza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.
Oharpena eta exijentzia, anaiek lehen garaietako bizimoduari zintzo jarrai diezaioten, garai berrien eskakizunetara egokiturik noski. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.
Giza sen onaren gainetik dago, eta arrazoiaren eskakizunetatik urrun. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.
Eskakizun bakarra egin nion: erabakitzen zuena erabakitzen zuela, etxera diru-karga berriak ez ekartzeko modukoa izatea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Lau eskakizun nagusi horieri beste batzu ere lotzen ahalko ziren. Herria 2003-01-14
Hori da, une hauetan, gure eskakizunik irmoena. Berria - Ekonomia 2004-06-11
Infernuetatik egin zuen Dantek ere bere eskakizun erradikala, poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.
Edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.
Jada ez zuten eskakizun berezirik egiten, eta begirale lanak ere ez ziren inondik ere hasieran bezain zorrotzak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.
Eskakizun teknikoei aurre egiteko moduan diseinaturik daude kapilarrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.
Bilbao Basketek «ia ezinezkotzat» jo zuen ACBk luzatu dizkien «eskakizun ekonomiko zorrotzak» bete ahal izatea. Berria - Kirola 2004-06-13
Gorputzarentzat zorro bat diseinatu beharrean gertatuz gero, ingeniaria berehala ohartuko litzateke bi eskakizun kontrajarriri erantzun beharko liekeela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.
Baina bazekien baita ere gobernu britainiarrak ez zuela amore emango bi eskakizun funtsezkoetan: Ulster-entzat independentziaren estatusa, eta Commonwealth barrutik Irlandak irtetea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Irakasleak idazlanaren laburpena eska diezazuke (eskakizun hori guztiz arrunta da aldizkarietan). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 377. orr.
Gauzen ustezko predikatu transzendental hauek ez dira oro harrezko gauzen ezagutza ororen irizpide eta eskakizun logikoak baino. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.
Erlijiosoentzako eskakizun bereziak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.
Objektuak beren baitan nola diren, nola dagoen gauzen izaera printzipioen menpean eta honek adigai soilen bidez nola determinatua egon beharko lukeen jakitea ezinezkoa ez bada ere, oso eskakizun zentzugabea da bederen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
Bihur hadi gor gorputz atalen eskakizun lizun lurtarrentzat, moteldu daitezen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 234. orr.
Zientzia den aldetik eskakizunik hertsienen arabera dogmatikoa eta sistematikoa izan behar duen, eta beraz, eskolak egiten duen moduan gauzatu behar den Metafisika. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Hizkuntzalaritzan halako eskakizunak beste edozein zientziatan baino zorrotzagoak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 132. orr.
Plazaratuak diren funtsezko eskakizuneri buruz, Pariseren mementoko ihardespen bakarra mespretxua da. Herria 2003-01-21
Ministeritzak errefusatu ditu Seaskaren baitezpadako eskakizun batzu. Herria 2004-06-17
Sindikatuon ustez, patronalak ez ditu aintzat hartu egin zituzten gutxieneko eskakizunak. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Oinarrizko eskakizunak. Herria 2004-10-28
Manamenduzko eskakizuna egiten digute zenbaitek, beren exigentzia gure aurrean ezarriz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 41. orr.
Betetzea hitzeman zuen Ebanjelioa Anaia Txikien Erregela eta bizimoduaren pareko esapidea da (ik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.
2 Er 1,1); txiki izatea, beraz, frantziskotar bokazioaren funtsezko eskakizuna da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.
Musika industriako eragileen aspaldiko eskakizuna izan da BEZaren jaitsiera. Berria - Kultura 2004-04-30
Hiru eskakizun oinarrizko izan dira beren ekintzen xede: Euskal Departamendua (galde hau aski onartua da hautetsi eta herritarren artean), euskara eta euskal presoen eskubideak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Europako Parlamentuko Eskakizun Batzordeak ere itxiera honen inguruko eskakizun bat egitea erabaki zuen. Berria - Harian 2005-02-24
Haren hitzek, hasiera-hasieratik jadanik, salaketa kutsua izan zuten, salaketa eta eskakizun kutsua. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Euskal politika alderdien interes partikularren mende dagoenean, bakoitza bere garaipenaren bila, unibertsal berriaren eskakizun oihartzuna entzun lezake batek Ahotsak taldeak kaleratu duen proposamenean: alderdikerien gainetik, norberaren militantzia ideologikoaren gainetik, konponbidearen helburu komun baten premia eta honen aldeko militantziaren lehentasuna aldarrikatzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.
Ingeniari batek, diseinu-eskakizun normalak baino askoz zorrotzagoak beharko direla oharturik, egituraren zenbait alderdi kritiko sendotzeko ardura hartuko luke badaezpada ere, eta horixe da gorputzean gertatzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.
Ariketa egiten denean ere berdintsu mantentzen da biriketako oxigeno kantitatea: arnasa sakonduz eta bizkortuz erantzuten zaio muskuluek egoera horretan duten oxigeno-eskakizun handiagoari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Zein izan diren langabezia tasen eta lan eskakizunen aldaketak, zein izan diren korporazioei eta unibertsitateari buruzko erabaki politikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.
Gotzaindegiko zigilua zuen eta apostasia eskakizuna jaso zutela zioen. Berria - Harian 2006-04-06
Babes-eskakizunak arazo larria zekarkien Prusiako agintariei, gaizkileak eta iheslari politikoak estraditatzeko legea sinatu berria baitzuten Errusiarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.
Zazpi astez hura okupatu zuten, eta erreforma eskakizunak gauzatu arte handik mugitzeko asmorik ez zutela adierazi zuten. Berria - Mundua 2004-06-04
Antolaketa-eskakizunek ez digute bestetarako aukerarik eman. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
Lege horren aurrean ez du balio zuzenbide eskakizunak: "Zerbait indarraren bidez lor dezakeenak ez baititu inoiz lehenetsi arrazoi horiek". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Rubertentzat, horrenbestez, premia handiagokoak dira politika eskakizunak kultura eskakizunak baino. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 111. orr.
Hazkundeak eta zabalkundeak premia berriak ekarri zituzten: antolamendu eta zehaztasun juridiko handiagoa, eraikuntza materialak, hezkuntza eta kultur eskakizunak, eta horrek guztiak dinamika berriak sortzen zituen, jatorrizko xumetasunetik eta marjinaltasunetik gero eta urrutiago zeudenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.
baino hizkuntz eskakizun (3); baten eskakizuna (4); bere hizkuntz eskakizuna (7); beste eskakizun (4); bi eskakizun (7); bigarren eskakizuna (4); bigarren hizkuntz eskakizuna (17); bigarren hizkuntza eskakizuna (6); dagokion hizkuntz eskakizuna (10); egindako eskakizuna (3); ere hizkuntz eskakizuna (3); eskakizun bat (9); eskakizun bati (4); eskakizun batzuk (5); eskakizun bera (3); eskakizun egin (6); eskakizun eta (8); eskakizun guztiak (3); eskakizun hau (7); eskakizun hori (9); eskakizun horiek (4); eskakizun horri (3); eskakizun maila (3); eskakizun nagusia (4); eta eskakizun (9); hainbat eskakizun (5); hiru eskakizun (5); hizkuntz eskakizun (6); hizkuntza eskakizun (3)
eskakizuna bete (9); eskakizuna bete ez (3); eskakizuna betetzen (6); eskakizuna da (7); eskakizuna egiaztatzea (4); eskakizuna egin (8); eskakizuna egiten (3); eskakizuna eta (5); eskakizuna ez (13); eskakizuna ez dutenek (3); eskakizuna ez lortzeagatik (4); eskakizuna izan (5); eskakizuna lortu (6); eskakizuna lortu ez (4); eskakizuna lortzeko (9); eskakizuna lortzeko derrigortasun (6); eskakizuna zen (3)
euskara eskakizuna (5); ezarria hizkuntz eskakizuna (3); guztiei hizkuntz eskakizuna (3); hirugarren hizkuntz eskakizuna (3); hizkuntz eskakizuna (97); hizkuntz eskakizuna bete (6); hizkuntz eskakizuna egiaztatzea (3); hizkuntz eskakizuna eta (4); hizkuntz eskakizuna ez (9); hizkuntz eskakizuna lortu (5); hizkuntz eskakizuna lortzeko (8); hizkuntza eskakizuna (26); langileak hizkuntz eskakizuna (3); lanpostuaren hizkuntz eskakizuna (3); lehenengo hizkuntza eskakizuna (5); zegokion hizkuntz eskakizuna (3)
bere eskakizunak (10); bere eskakizunen (3); beren eskakizunak (5); berriaren eskakizunak (5); dituzten eskakizunak (3); eskakizunak aintzat (6); eskakizunak aintzat ez (3); eskakizunak bete (7); eskakizunak betetzen (3); eskakizunak egin (3); eskakizunak ere (4); eskakizunak eta (7); eskakizunak ez (3); eskakizunak lortzeko (3); eskakizunak onartu (4); eskakizunei aurre (3); eskakizunei erantzun (4); eskakizunei erantzuten (3); eskakizunek ez (4); eskakizunekin bat (3); eskakizunen arabera (4); eskakizunen artean (6); eskakizunen berri (3); eskakizunen inguruan (3); eskakizunetako bat (3); eskakizunez gain (3); eskakizunik gabe (3); eta eskakizunak (9); eta eskakizunei (3); eta eskakizunen (3); euren eskakizunak (6); euren eskakizunen (3); gure eskakizunei (3); gutxieneko eskakizunak (3); hizkuntz eskakizunak (34); hizkuntz eskakizunak bete (3); hizkuntz eskakizunaren (3); hizkuntz eskakizunen (8); hizkuntz eskakizunik (8); hizkuntza eskakizunak (7); hizkuntza eskakizunik (3); langileen eskakizunak (4); langileen eskakizunei (4); oinarrizko eskakizunak (6); plataformaren eskakizunak (3); presoen eskakizunak (3)